Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:52 am,
temperature icon 12°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

VII. San Blas argazki lehiaketa antolatu du Abadiñoko Udalak

Mugalari

Abadiñoko Udalak zabaldua du deialdia otsailaren 3an ospatzen den Euskadiko nekazal eta abelzaintzako azoka nagusietariko baten karietara antolatzen duen San Blas VII. Argazki Lehiaketarako.

SAn Blas 06 IBAN Argazki rallya

San Blas. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Jaietako zinegotzi Ima Zapardiezek herritar guztiak animatu ditu lehiaketan parte hartzera , esanez «aukera aparta dela argazkietan jasotzeko euskal azoka tradizional bateko irudi eder eta koloretsuak» .

Sariketako irabazleak 400 euro bereganatuko ditu, bigarrenak 250 euro eta herriko lanik onena aurkezten duenak 150 euro jasotzeko aukera izango du.

· Bi argazki · Lehiakide bakoitzak gehienez  bi argazki aurkeztu ahal izango ditu, 30×40 zentimetroko euskarri zurrunean. Irudiak eskura entregatu ahal dira zein postaz, otsailaren 12a arte, Errota Kultur Etxean edo Udal Mediatekan. Sari ematea otsailaren 19an egingo da, iluntzeko zazpietan, Errota Kultur Etxean.

Iaz Carlos de Cos-ek irabazi zuen lehiaketa.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu