Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:56 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

‘ZERGAITIK, JAMIL?’ · Eneko Sagardoy durangarrak “etxean” antzeztuko du igandean

I. Ellakuriaga

Arratsaldeko 7etan taularatuko du Tartean antzerki konpainiak “Zergaitik, Jamil?” lana San Agustin Kultur Gunean. Taula gainean antzezle bi baino ez: Mikel Martinez bilbotarra eta Eneko Sagardoy durangarra.

zergatikjamil-guillermo-casas-jpeg-baja14

ARGAZKIA · Guillermo Casas

Antzezlana Jokin Oregik eta Patxo Telleriak zuzentzen dute. Thriller itxurako drama gordina gordetzen du istorioak. Magrebiar jatorriko gazte bat eta elbarritu babesgabea dira protagonista. Gazteak kolpe bat jaso eta memoria galdu du eta dakien bakarra poliziak esandakoa da, alegia, elbarritua tiroz hil duela. Hildakoa eszenan agertuko da eta hortik aurrera, amaierara arte, ikusleak hipotesi eta ondorio anitz ateratzeko aukera izango du, bi pertsonaiak euren arteko elkarrizketan zergaitiaren bila dabiltzanean

· Arriagan, martxoan · ‘Zergaitik, Jamil?’ Iazko urrian estreinatu zuen Tartean antzerki konpainiak Donostian. Durangaldean, abenduan, Berrizen taularatu zuten eta igande honetan Durangon izango da. Gero, apirilaren 15ean, Elorrioko Arriolan izango da ikusgai berriro. Tartean, Bilboko Arriaga antzokian ikusgai izango da martxoan.

Zergatik, Jamil? from TARTEAN teatroa on Vimeo.

FITXA: 

Egilea: Patxo Telleria
Zuzendaritza: Jokin Oregi eta Patxo Telleria
Aktoreak: Mikel Martinez, Eneko Sagardoy
Argiztapena: Xabier Lozano
Musika: Pascal Gaigne
Audiobisualak: Acronica Producciones
Diseinu grafikoa: Hirudika
Argazkiak: Guillermo Casas
Eskenografiaren sorkuntza: Eskenitek
Jantziak: Tartean teatroa
Produkzio exekutiboa: TARTEAN teatroa (Ane Pikaza  eta Po Ortiz de Pinedo)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu