Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:23 am,
temperature icon 11°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Domekan jokatuko da Abadiñon Euskadiko kross labur eta beteranoen txapelketa

Mugalari

Domekan jokatuko da Abadiñon Euskadiko Kross Labur eta Beteranoen Txapelketa, eta baita ere  eskola arteko kross txapelketarako puntuatuko duen azken ekitaldia.  Guztira, mila korrikalari batuko dira Sekulebedarra Kirol Klubak Abadiñoko Udalaren eta Euskadiko Atletismo Federazioaren laguntzarekin antolatutako ekitaldi horretan, Eneko Etxebarria, Abadiñoko Udaleko Kirol Arloko zinegotziak gaur esan duenez.

Prentsaurreko batean Etxebarriak  ekitaldi hori aurkeztu du Udaletxeko batzargelan, alboan izan dituela José Antonio Silva, Sekulebedarra taldekoa, eta Euskadiko Atletismo Federazioko presidente Juanjo Andérez.

Antonio Silvak esan du domekako saio guztiak  1300 metro luzeko belarrezko  zirkuitu batean korrituko direla, Abadiñoko Eroski merkatal zentroaren atzekaldean. Euskadiko Kross Labur eta Beteranoen Txapelketan 370 bat atleta lehiatuko dira -260 mutil eta 110 neska-, gizon eta emakumezkoen beterano eta absolutu mailetan, lasterketa bakoitzean hiruzpalau itzuli  eginez zirkuitoari. Talde antolatzailearen ordezkariak esan duenez,  lasterketara azaltzeko hitza emanda daude  Iban Sánchez, David García, Leire Merina eta Iraia García bezalako euskal atleta gailenak, beste batzuen artean. Bi mailetan hiruna sari banatuko dira.

· Benjaminak · Bestalde, 600 bat umek, benjaminetatik hasi eta kadetetaraino, parte hartuko dute Eskola Arteko Kross Txapelketarako puntuatuko duen azken ekitaldian, datorren domekan eta leku berean, baina zirkuitu ezberdinetan, adinaren arabera. Antolatzaileek freskagarriak banatuko dizkiete ume korrikalari guztiei.

Abadiñon horrelako ekitaldi bat antolatzeak duen garrantzia azpimarratu du Eneko Etxebarriak: «Batetik, puntarengo kirolariak etorriko jakuz herrira, eta hori gauza handia da. Baina bardin handia da 600 ume inguru animatu izana txapelketa horretan parte hartzera, gazte-gaztetatik umeak kirolera zaletzeko bide ederrena baita hori», esan du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu