Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
10:56 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

ABIADURA HANDIKO TRENA · Atxondoko udalak eta lujarbeek ez dituzte desjabetza-aktak sinatu

Mugalari

Atxondoko lurjabeak Gobernuaren Ordezkaritzak Bilbon daukan egoitzara joan eta AHTrako desjabetza-aktak sinatzeko deituta egon arren, horren ordez, alegazio-idatzi bat aurkeztu dute sinatzeari uko egiteko arrazoiak azalduz.

Atxondo 7

Apatamonasterio, Atxondo · ARGAZKIA · I. Gorriti

Atxondoko alkateak jakitera eman duenez, legezko argudioak agertu dituzte horretarako, tartean “prozedura egokia jarraitzen ez dabiltzala”. Legeak esaten duenez, aktak desjabetuko diren lur arloan bertan sinatu behar dira eta hori ez da bete.

Atxondoko hainbat lurjabek utzitako alegazioak eraman ditu Udalaren ordezkari modura David Cobos alkateak Bilboko Gobernuaren Ordezkaritzara. Bakoitzaren alegazio partikularrez aparte, 15 lur arloren jabeak direnek, aktak euren lurretan sinatzeko eskaria egin dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu