Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
1:01 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

HITZEZ ETA AHOTSEZ · Solasaldi dialogikoetan Durangaldeko idazleen lanak aztertuko dituzte bihar

I. Ellakuriaga

Durangaldeko idazleen lanak ezagutzeko aukera polita prestatu dute “Hitzez eta Ahotsez” ekimeneko sustatzaileek. Sei idazleren lanak aukeratu dituzte egingo duten lehenengo solasaldi dialogikorako. Hiru emakume eta hiru gizon: Arrate Mardaras, Errose Bustintza, Lourdes Unzueta, Jose Enrike Urrutia, Paddy Rekalde eta Xabier Amuriza. Hitzordua, bihar, otsailak 18, arratsaldeko 19:00etan da, Durangoko Udal Bibliotekan.

PADDY REKALDE by Iban Gorriti 2

Paddy Rekalde. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

Apirilean egingo duten irakurketa jarraitura begira, bi solasaldi dialogiko antolatu dituzte. Lehenengoa, orain, otsailean egingo dute eta bigarrena martxoan. Hirugarren urtez egiten duten “Hitzez eta Ahotsez” ekimenerako, aurten, Durangaldeko idazleak eta euren lanak dira protagonista.

· Proposamena · Biharko ekitaldian, aukeratutako sei idazleen testuen gainean jardungo dute. Solasaldian parte hartzeko testuak aurrez irakurrita eramatea proposatzen dute antolatzaileek. Horregaitik, testuak jaso ahal izateko hitzezetaahotsez@gmail.com helbide elektronikora luzatu daiteke eskaria.

Honako hauek dira aukeratu dituzten idazleak eta testuak:

Arrate Mardaras (Abadiño) – ‘Ginebra Erreginaren Itzulera’ (Pendrive  – Susa 2013 liburuko pasartea)

Errose Bustintza “Mañariko” – ‘Basa-koipetsu’

Lourdes Unzueta  (Durango) – ‘Abiadura Handiko Trena’ (Uharrak zure begietan – Labayru 2005 liburuko pasartea)

Jose Enrike Urrutia “Capeau” (Iurreta) – ‘Ebro’

Xabier Amuriza (Berrizen bizi) – ‘Mendian Gora Aritza’ (Imanol Larzabalek musikatutako testua)

Paddy Rekalde (Durangon bizi) – ‘The Parting Glas’s (Spray – Susa 2011 poesia liburuko pasartea)

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu