Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
10:41 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Amorebieta-Etxanok «paseo osasuntsuak» antolatzen ditu nagusientzat

Mugalari

Abian da Amorebieta-Etxanoko Udalak antolatutako “paseo osasuntsuak” ekimena. Udalak ekimen hau martxan jarri du ariketa fisikoa sustatzeko herrian oinez egingo diren ibilbideen bidez. 60 urte baino gehiago dituztenei zuzenduta dago.  

Paseo osasuntsuak martxoaren 2tik aurrera hasiko dira. Taldean egingo dira eta kirol begirale bat egongo da taldearekin.  Jarduera asteazken goizetan egitea aurreikusten da, 10:00etatik 12:00etara.

Hainbat ibilbide egingo dira paseo osasuntsu hauen barruan.  Ibilbide guztiak egokituta egongo dira edota egokitu daitezke eta Udaleko Kirol Sailarekin elkarlanean kontu handiz aukeratu dira, herriko adinekoen profil desberdinetara egokitzeko, parte hartzeko gogoa adierazten dutenei egokitzeko hain zuzen ere.

· Ibilbidea · Hasiera batean ibilbideak 3.2 km. inguruko luzera izango du.  Ibilbidea luzatu daiteke denborak aurrera egin ahala, parte hartzen duten nagusien erantzuna zein den ikusita eta ibilbide hauetan egongo diren begiraleek esaten dutena kontuan hartuta.

Udalak informazioa emateko saio bat antolatu du datorren asteazkenean, otsailaren 24an, 18:00etan Nagusi Aretoan, jarduera honetan interesa dutenei argibideak emateko.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu