Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
7:28 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 47 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

BIDEOA · Euren lehen diskoa prest izango dute Ganorabakuek taldeko kideek

GAnora

I. Ellakuriaga

Hamar kantu izango ditu Durangaldeko Ganorabakuek musika taldearen lehen diskoak. Aste honetan editatze lanak egingo dituzte eta datorren asterako salgai jartzea da asmoa.

GANORABAKUEK

Motxilo baterian, Libo banjo eta Zuda mandolinan, Taketa gitarrarekin eta Borja baxuan. Euren burua Ganorabakuek deitzen duen boskote honek %100  inglesezko DIY (Do it yourself) diskoa kaleratuko du. Euren lehen lanak izango duen 10 kantuetan, euskarazko melodiekin batera, bluegrass soinuen eragina etapunkrock tokeak igarrian izango dira. Doinuak euren lokaletan grabatu ostean, nahasketak eta masterizatuak Pots&crime Produktions-ek egin ditu. Kantuetan bi bertsio-egokitzapen egin dituzte; 357 String Band taldearen “A days engrave” eta Dolly Partonen “Jonele”

· Storm eta Tres 41 · Euren lehen diskorako lagunen eta ezagunen laguntza izan dute, besteak beste,  Storm taldeko Jok edota Tres41 taldeko Purok pare bat kantuetan kolaboratu dute.  Diskoaren diseinua eskuz Txepek egin du, gero ordenagailuan Amaiak koloreztatu eta maketatzeko.

Diskoa “crowfunding”ari esker argitaratuko dute. Datorren astean kaleratzea da asmoa eta guztira 300 ale argitaratuko dituzte.  Diskoa esku artean izan bitartean, youtubera ‘Django’ izeneko kanta igo dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu