Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
3:52 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 29 %
Ráfagas de viento: 4 Km/h

KOIKILI PEÑA ETA VULCANOREN ALDE · Izarrez betetako desafio itzela Otxandion

AGER SARDUI MUGALARI

Ager Sardui

Euskaldunok desafio zaleak garela ez dago zalantzarik. Eta lagun artean bada, zer esanik ez. San Antontxu egunean. Bazkari ederra jan ostean, Mungiako frontoian. Momentu eta leku horretan sortu zan apirilaren 16an, Otxandion jokatuko dan pelota partiduko idea. 

Alde batetik, Koikili Lertxundi, Athletic-eko jokalari ohia eta Mikel Goñi pelotaria. Bestetik, Asier Del Horno, Athletic, Chelsea eta Valentziako jokalari izandakoa eta Gatibu taldeko abeslaria dan Alex Sardui.

Desafio

Sardui, Koiki, Goñi eta Del Horno.

Hasieran, barre egiteko eta ondo pasetako momentu txikia izatekoa zana, itxura “profesionalagoa” hartzen joan da. Ez dira botilleroak faltako. Mikel Abasolo “Fisio” Otxandiarra izango da Koi eta Goñirena. Sabin Goirigolzarri Gamiztarra, Del Horno eta Sarduik osotzen daben bikotearena.

Partiduak zuzeneko erretransmizinoa izango dau. Artikulu hau idazten nauen neronek izango dot erantzunkizuna lan horretarako Bizkaia Irratian. Nigaz batera, Iñaki Iza pelotariaren laguntzea komentarioetarako. Suerte itzela neurea be.

Apirilaren 16an dago ipinita hitzordua, Otxandioko Udaberri jaia dala eta.

IMG-20160308-WA0003

 

· Sarien zozketa eta diruaren donazinoa · Partidu amaieran, sari zozketea be izango da. Koikilik Athletic-eko kamisetea emongo dau zozketa horretarako. Mikel Goñik, Aspeko kamiseta eta eskuzko pilota. Asier Del Hornok, Chelsea taldeko kamiseta eta futboleko botak eta Alex Sarduik barriz, baketa (bateria jotzeko paloak) parea, Gatiburen sudaderea eta lan barriko binilo bi emango dauz.

Bertan lortzen dan dirua, Koikili Peña eta Otxandioko Vulcano futbol taldearentzat izatea erabaki dabe lau lagunok.

Egun itzela izango da, prestaketa lanak eta bururatutako ideak izan diran modukoak. Eta protagonistek, lagun itzelak izateaz aparte, badaukie lelo bat amankomunean. Aurrera bizipoza!!!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu