Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
5:16 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 34 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

ELKARTASUNA SAHARAN · EHUko Durangaldeko ikasle talde batek EREITEN proiektua ezagutzera emango du eskualdean

Izaskun Ellakuriaga Mugalari 6

Izaskun Ellakuriaga

2013an abian jarri zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Hezkuntzako ikasle talde batek EREITEN. Helburua, Saharako kanpamentuetako eguneroko bizitza leuntzea da. Horretarako, proiektua ezagutzera eman eta autofinantziazio kanpainak egingo dituzte.

Aurtengorako taldeak jarritako helburuak hainbat dira: orain hilabete batzuk kanpamentuetan izandako uholdeek utzitako egoera leuntzea, tartean hondatutako etxebizitzak berreraikiz; adingabeekin ekintza ezberdinak aurrera eramatea, batez ere udan Europara etortzea ezinezko duten haurrekin; oinarrizko beharrizanak asetzeko material bilketa, eta Sahararen errealitatea ulertzeko baliogarriak izango diren bisita antolatuak egitea.

 · Durangaldean ekintzak maiatzaren 1ean· Durangaldeko taldea aipatutako helburuekin dagoeneko badabil lanean. Besteak beste, arlo publiko zein pribatuaren bitartez osasun material bilketa egiten ari dira. Tabirako saskibaloi taldearekin ere bestelako materiala biltzeko harremanak hasi dituzte. Poltsak, kamisetak eta metxeroak salgai jartzearekin batera, apirilean Goienkalen Sahararen autodeterminazio eskubidearen aldeko firma bilketa egingo dute. Aurten, Matienako jaietan ere txosna bat jarriko dute autofinantziaziora begira, eta maiatzaren 1ean Durangoko Landako eskolan egun osoko jaia antolatuko dute hurrengo egitarauarekin:

10:00. Irekiera

10:30-12:30. Torneoak: saskibaloia /futbola

11:30. Torneoak jolasten diren bitartean, Saharako gatazkaren sentsibilizazio ekitaldia.

12:45 Gurasoekin Gynkana.

14:00. Musika saharauiarra umeek dantza egin dezaten

15:30 Photocall

16:30 Adin guztietarako Zumba

17:30 Euskal Herriko produktuez osatutako otzararen zozketa

* Egun osoan zehar egongo diren ekintzak:

– Tailerrak (Henna, aurpegiak marraztu, etab.)

– 0-3 urte bitarteko umeentzako parkea

– Zozketarako tiketen salmenta

– Proiektua finantzatzeko artikuluen salmenta

10300799_1445636555706960_1162016496217880750_n 10333782_623029837792418_6134733015286938160_o 10347811_651288581625979_285582430162164924_n 10348765_623150321113703_6810755057204287602_o 10366273_1445636255706990_2211038436259818240_n 10368395_651664688255035_3411686764777183181_n 10380691_716164578439784_6651416153686285948_o 10384537_1445637879040161_7528061533051233920_n 10388115_651283128293191_6304561218313658371_n 10389184_1445633135707302_5843609140872659836_n 10403050_651290484959122_9083763865042701338_n 10422470_1445658212371461_5661201535429310926_n 10441383_651271958294308_2997301175453037751_n 10462475_651282921626545_3383046140281928323_n 12113548_1669655046638442_1080883636930635280_o OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera Digital Camera

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu