Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
4:18 am,
temperature icon 8°C
Humidity 95 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Izaki Gardenak eta Larry Bird taldeak, gaur Durangoko Plateruena Kafe Antzokian

Tasio Urtubia

· Kontzertua 22.30etan hasiko da 

Izaki Gardenak 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiei forma emateko sorturiko taldea da. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak.

2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan sartu ziren, “Amaieratik hasi” beraien aurreneko lan luzea grabatzeko Victor Sanchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen lan hau.

2015eko udan “Aurri gara” grabatu zuten. Hau ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko honek kritika bikainak jaso ditu, aldizkari batek Estatuko americana / folk disko onena izendatu zuelarik.

2016ko martxotik aurrera disko honen aurkezpen kontzertuekin jarraituko dute, taldea Gasteizen finkatuz eta bertako musikariekin.

Izaki Gardenak Iban Gorriti 1

Izaki Gardenak taldeko Libe. · ARGAZKIA · Iban Gorriti

· Larry Bird taldea · Larry Bird 2012 hasieran jaio zen, elkarbanatutako gustuek bat egiten dutenean. Urte eta erdi geroago, sei kantu grabatu zituzten Zaratamoko BaserSound estudioetan.

Erraza izan da: Goiko, Alvaro, Claudio, Xabi Larry Bird taldeko partaideek beste talde hauetan jo dute, edo oraindik jotzen dute: Nun, Scum To The Leader, Señores, The Great Barrier, Mobydick band, etab.

Influentziak: Death Cab For Cutie, The National, Karate, Radiohead, Ama Say, Los Planetas…

Bizitza motza izan arren, Bilbao Hiria pop-rock lehiaketan aritu dira eta The Appleseed cast edota Standstill taldeen telonero lanetan aritu dira Kafe Antzokian.

Euskarazko talde onenaren saria eskuratu zuten Rockein 2014 lehiaketan.

Hiru kantuko EP digital bat kaleratu dute 2015 erdialdean.  Bandcampen entzun eta deskargatu daiteke.

“Stanley Kubrick” kantua Entzun! urtekari-CDan sartu zuten. Argitalpen horrek urteko euskal musikarik onena jasotzen du. Horrela, 2015ean, “Inoiz” abestia ere bilduma horretan sartu zuten.

Kideak: Alvaro Barrriuso (gitarra), Asier Goicoechea (gitarra eta ahotsak), Claudio Pavan (bateria) eta Xabier Doncel (baxua).
info:

http://izakigardenak.com/

https://larrybird.bandcamp.com/

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , , ,

Bilatu