Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
2:52 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Amorebieta Europako Emusik jaialdiaren egoitzetako bat izango da

Mugalari

Donostia eta beste 59 herri eszenatoki bihurtuko dira maiatzaren 4tik 7ra Europako musika eskoletako 8.500 ikaslek emango dituzten 120 kontzertu baino gehiagorako, Musika Eskolen Europako Elkarteak (EMU) antolatu duen Emusik, Musika Eskolen Europako Jaialdia, ospatzeko.

Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuaren proiektua da Emusik, eta egoitzak izango ditu EAEn, Nafarroan, Iparralden eta Errioxan. Herrietan joko duten parte-hartzaileak Europako hurrengo herrialdeetatik etorriko dira: Espainia, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Alemania, Hungaria, Italia, Letonia, Liechtenstein, Luxenburgo, Norvegia, Austria, Polonia, Eslovakia, Suedia, Suitza eta Herbehereak.

Emusik jaialdia baino gehiago da. «Musika batzen gaituen hizkuntza komuna da» premisatzat hartuta, ekitaldia aukera paregabea izango da kultura eta herrialde desberdinetako ezagutzak eta esperientziak partekatzeko eta Europako herri desberdinen arteko hurreratzea eta hartu-emana bultzatzeko.

Horrez gain, festa eta musika-ospakizunaz aparte, festibalak ikusgaitasun handiagoa eman nahi dio musika eskolek maila guztietan (tokikoak, nazionalak, europarrak) egiten duten lan nekaezinari.

DSS2016EUk eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolak antolatu dute jaialdiaren hamabigarren edizioa lurraldeko hainbat eragilerekin batera, hala nola Euskadiko eta Nafarroako elkarteak (EHME eta ASEMNA, hurrenez hurren), Estatuko elkartea (UEMyD) eta EMU osatzen duten hogei herrialde baino gehiagoetako elkarteak, besteak beste.

· Maiatzak 4 eta 5: aurrefestibala · Emusik maiatzaren 4an eta 5ean hasiko da lurraldeko hamar herritan izango diren hogei kontzertuk osatutako aperitiboarekin. Gehienbat, tokiko ikasleak izango dira kontzertu hauek emango dituztenak Donostian, Amorebieta-Etxanon, Angelun, Hernanin eta Tafallan, besteak beste.

Amorebietan, maiatzaren 5ean arratsaldeko 18:00etan “ZUS Jana Fischera-Kvetona” Sered-eko (Eslovakia) musika eskolako dantza talde tradizionala ikusi ahal izango dugu herriko plazan.

Zubiaur Musika Eskolako dantza klasikoko eta Hip-Hop/Funky taldeko partiadekin lagunduta egongo dira.

Aurrefestibalaren egunekin bat eginez, EMU Musika Eskolen Europako Elkartearen aldizkako batzarra ospatuko da. Lan-jardunaldi hauetan elkartea osatzen duten herrialdeetako hainbat ordezkari izango dira elkartearen eta jaialdiaren etorkizun hurbilari buruzko erabakiak hartzeko.

· Maiatzak 6 eta 7, jaialdiaren egun garrantzitsuak · Inaugurazio ofiziala Donostia Arena 2016 espazioan (Illunbe) izango da maiatzaren 6an. Hemengo zein atzerriko 8.500 musika-ikasleentzako topaketa honetan, musika eta dantza batuko dira errepertorio anitz batean, besteak beste, Donostiako martxa, Txanton piperri, Europako ereserkia eta Emusikerako espresuki konposatutako abesti bat: Musikatu bizitza.

Irekieraren ostean dator ekimen nagusia: Emusiken parte hartzen duten Europako musika eskolek maiatzaren 6an, arratsaldean, eta 7an, goizez, bi errezitaldi emango dute bi egoitza desberdinetan. Modu horretan, 59 herri anfitrioiek doako 120 kontzertu baino gehiagoz osatutako programazioa hartuko dute, herritarrei zuzenduta.

Amorebietan, maiatzaren 6an, ostirala, 18:30etan Espluges de Llobregat-eko (Bartzelona) “L´esplufónica” Banda Sinfonikoak eta Alemaniako “Grooving High Big Band”  Big Band-ak joko dute Herriko Plazan.

Larunbatean, maiatzak 7, 11:30etan eta berriro ere Herriko Plazan, Suizako “Monkish” taldea eta “Orchester der MS Brugg” Gitarra Taldea eta baita Torroella de Montgrí (Gerona) musika eskolako banda eta korua ikusteko aukera izango dugu.

Zubiaur Musika Eskolako, instrumentu ezberdinetako irakasle eta ikasleek eta  “ZIK” koruak ere, bi kontzertuetan parte hartuko dute, Musikaren Europar ereserkia eta jaialdi honetarako espresuki konposatutako “Musikatu Bizitza” abestia interpretatuz.

Euria egotekotan, ekitaldi guztiak Zornotza Aretoan izango dira, ordutegi berberean.

Jaialdia maiatzaren 7aren iluntzean amaituko da, 20:00etan, Saguesen ospatuko den bukaera-festa batekin, herritarrei zuzendutakoa. Ospakizun jendetsu honetan egoitzetako ikasleek osatutako Big Band batek joko du, ekitaldirako espresuki sortutakoa eta Europako eskolen ikasleen laguntza izango duena, eta ondoren DJ saioa egongo da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu