Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
9:02 am,
temperature icon 9°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h
ECO

OINAK LURREAN · Durangaldeko lurralde garapenerako erronkei buruzko jardunaldia egingo da ekainaren 7an

ECOMUGALARI

Izaskun Ellakuriaga

· Izena emateko ekainaren 3ra arte dago epea

Durangoko Merinaldeare Amankomunazgoak antolatuta egun osoko jardualdian etorkizunera begira jarri eta eskualdearen lurralde garapena nolakoa izan daitekeen hausnarketa egingo da. Horretan laguntzeko, arlo ezberdinetako adituak gonbidatu dituzte.

OINAK

Plateruena Kafe Antzokian egingo da jardunaldia eta gaian interesa duten norbanakoei zein kolektiboei zuzenduta dago. Jardunaldia abiapuntu bat da “azterketarako elementuak eskeintzeaz gain, eskualdea Mankomunitateak joka dezakeen lidergo instituzionala erronka kolektiboari begira agertzeagaz batera”. Hori da, Augusto Uriarte jardunaldion koordinatzaileak azpimarratutako ideia.

· Bost hizlari · Bost hizlarik parte hartuko dute jardunaldian: Albert Cuchi Katalunyako Unibertsitate Politkenikoko Valleseko Arkitektura Eskolako irakaslea, David Gutierrez-Solana Iglu Arkitektura taldeko kidea, Juan Requejo ekonomilaria eta geografoa, Marijo Ingenieritza Agronomoan doktorea eta Joseba Garmendia ekonomian eta antropologian lizentziaduna. Programa zabala goiz eta arratsaldeko saioetan bananduko da eta amaieran, parte hartzen dutenekin, iritzi  eta ekarpen trukeetarako tartea izango da.

Izena emateko ekainaren 3ra arte dago epea.  Programa osoaren zehaztasunak www.mdurango.org webgunean jaso dituzte.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

 

ECO

Ekin

EKIN TOP BANNER 3

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu