AMOREBIETA-ETXANO · Nagusi Aretoak bisita gidatu bat antolatu du Gernika-Lumora

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak, Nagusi Aretoaren bidez, “Gernika-Lumo: Euskadiko sustraiak” izeneko bisita bat antolatu du.

Datorren ekainaren 10ean izango da 16:00etan eta ordu bi iraungo du. Irteera Andra Mari elizatik hasiko da. Bertan triforiora igoko da. Jarraian Picassoren Gernika artelanaren sinbologiari buruzko azalpen bat emango da eta Pablo Picasso bere maisulana sortzeko Gernikako 1937ko bonbardaketan nola inspiratu zen argituko da.  Oraindik orain zutik dauden antiaireko babeslekuetariko bat ere bisitatuko da eta, azkenik, Juntetxea.

Parte hartzen dutenek Gernikako arbolaren garrantzia eta sinbologia ezagutu ahal izango dute, lehendakari baten lekuan jarri eta karguari sin eginez, oroigarri gisa eraman dezaketen pergamino batekin.

· 3,55 euro · Pertsonako 3,55 euro ordaindu beharko dira eta plaza kopurua mugatua da.  Interesatuta daudenek Nagusi Aretoan izena eman ahal izango dute ekainaren 1etik 9ra, astelehenetik ostiralera, 16:00-20:00 edota 946941129 telefono zenbakian.  Amorebieta-Etxanotik hara arte trenez joango da.

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,