Asteartea,
2024ko Apirilak16

MugaKultura

loader-image
Durango
1:04 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 22 Km/h

Munduko Paracycling Txapelketako lasterketa bat izango da Elorrion uztailean

Tasio Urtubia

· Ekimenean laguntzeko bide ezberdinak azaldu asmoz, udalak bilera ireki batera deitu ditu herritarrak asteazkenean

Uztailaren 16an Elorriok bere gain hartuko du UCI-ren, txirrindularitzaren erakunderik garrantzitsuenaren, Munduko Paracycling Txapelketarako baliogarria den lasterketa bat. Txapelketa horretan desgaitasun kognitibo edo motorra duten txirrindulariak hartzen dute parte, eta Elorriora 20 herrialde ezberdinetatik etorritako munduko txirrindularirik onenak etorriko dira.

Lasterketa ahalik eta modu eraginkorrenean ospatu dadin, udala bolondres bila ari da dagoeneko. Helburu horrekin, herriko elkarte zein pertsona orori deia egin dio asteazken honetan, uztailaren 22an, Iturri Kultur Etxeko areto nagusira hurbil dadin 19:00etan.

cartel-uci2016-2

Aurtengo denboraldian ‘UCI Paracycling World Cup 2016’eko bi lasterketa soilik egingo dira Europa osoan. Modalitate horretako munduko lasterketarik entzutetsuena da berau, eta bi horietatik bat Saiatu Fundazioak antolatuko du, uztailaren 15, 16 eta 17an Bilbon, Gasteizen, Mungian eta Elorrion.

· Handbikeak eta trizikloak · Duela 19 urtetik hona Saiatu Fundazioak Paracycling Bira antolatzen dihardu, eta dagoeneko bere tokia egin du txirrindularitzaren nazioarteko egutegian. Hori dela eta, UCIk erabaki du Biraren XX. urteurrena Munduko Txapelketarako baliogarri izatea, modalitate honetako munduko lasterketa garrantzitsuena, hain zuzen. Elorrion izango diren lasterketetan handbike eta trizikloak erabiliko dira.

Dani Palacios Elorrioko Kirol zinegotziak Elorrion izandako Biraren aurreko edizioek izan duten harrera ona adierazi du, baina oraingoan kalitate jauzi bat izango dela nabarmendu du, Munduko Txapelketarako baliogarria izatean: “Horrelako lasterketa bat eskainteagatik Saiatu fundazioak gure herriarengan jarri duen konfidantza eskertu nahi dugu. Bi hilabete geroago Joko Olinpikoetan izango diren txirrindulariez gozatzeko aukera izango dugu. Nahiko genuke herritarren eta elkarte ezberdinen laguntza izatea, kirolari horiek ahalik eta oroitzapen onenaz joan daitezen gure herritik”.

 

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

Durangoko Udala

PLAN IGUALDAD BANNER DURANGO

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu