Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
4:58 am,
temperature icon 8°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

‘KALE IREKIAK’ ATXONDON · Apatako jaiak aprobetxatuz lehentasunezko proiektuak aukeratuko dituzte herritarrek

I. Ellakuriaga

Atxondoko Udalak Apatako herrigunean dauden hirigintza arloko arazo ezberdinei irtenbidea emateko helburuarekin jarri zuen martxan “Kale irekiak” izeneko proiektua urte hasieran.  Irisgarritasuna, aparkalekuak, oinezko bideak… izan dira aztergaietako batzuk. Bilketa lana egin eta gero, orain, egon diren proposamen ezberdinak aurkeztu eta lehentasunak zehaztea izango da egitekoa.

Atxondo 10

Apatamonasterio. · PHOTO · I. Gorriti

Datorren astean egingo dira auzo ezberdinetarako egon diren proposamenen aurkezpena. Gero, gura duten herritarrei banatuko zaien inkesten bidez lehentasunak zehazten joango dira.

· Azken fasea · Apatako San Pedro jaietan ere ekimenaren azken fasearen aurkezpenerako tartea izango da. Kalera irten, eta San Pedro egunean, eguerdian eta arratsaldean, Apatako plazan egitasmo guztien erakusketa ipiniko da paneletan. Gero, herritarrei lehentasunak zehazteko inkesta emango zaie, premiazkoenak edota gogokoenak aukeratu ditzaten.

Herritar guztiek aukeratutako zerrendari jarraituta Udalak urtero ahal diren proiektuak gauzatzeko konpromisoa hartuko duela adierazi du. Hala ere, beti ere gastuari aurre egiteko moduak baldintzatuko duela zehaztu dute.

Zure publizitatea Mugalarin ikusten da

San Agustin Kultur Gunea

Uda kalean bizi 2016

BANNER SAN AGUSTIN UDA KALEAN BIZI

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: , ,

Bilatu