Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:33 pm,
temperature icon 8°C
Humidity 96 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Aholku kontseiluak babesa eman dio Abadiñoko Muruetako lurren birsailkapenari

Mugalari

Abadiñoko Hirigintzako Aholku Kontseiluak  babesa eman dio Muruetako 31.973 metroko lur-arlo urbanizaezin bat erabilera komertzial eta tertziarioko hirilur bihurtzeko proposatu den Udal Arau Subsidiarioen Aldaketa Puntualari. Birsailkapena atzo onartu zen, behin alkatearen kalitatezko botoak baietzaren alde makurtu Aholku Batzordearen bozketa: lau batzordekidek alde bozkatu zuten, lauk aurka, eta boto baliogabe bat eta abstentzio bat egon ziren. 

Abadiñoko hainbat elkarteren ordezkariak biltzen dituen Aholku Batzorde horrek bere oniritzia eman ondoren birsailkapenari, iraileko Osoko Batzarrak eman beharko dio hasierako onespena. Baldin Udalbatzak onespen hori ematen badio, Eusko Jaurlaritzak  aldaketa puntuala onartu beharko du, eta gero Udalak behin-betiko onespena eman beharko dio.

Caribu Banner 2

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu