Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:18 am,
temperature icon 6°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Mugalari lehen bi urtetan Facebook-en 4500 jarraitzaile lortzen dituen Durangaldeko komunikabide bakarra da

logo-mugalari

· Egunkariak bi urte betetzen ditu gaur

· Gaurtik aurrera, atal berria estreinatzen du: ‘Bilbao’

2014ko irailaren 1etik MUGALARI Durangaldeko lehenengo berriemaile digitala bihurtu da. Bi urtetan Facebook sare sozialean 4500 jarraitzailez osotutako komunitatea eratu dugu eta kopurua gorantz doa. 

Mugalariak kooperatibaren lorpena irakurleei, iragarkia jartzen dutenei eta proiektuarekin bat egiten duten kolaboratzaileei zor zaie.  Eurei eskerrak goraipatu dituzten azken orduko eta bakarrak diren albisteak argitaratu ditugu, seriotasunez, egizkoak eta istorio bakoitzeko protagonisten laguntzarekin

Datuek horrela erakusten dute. Mugalari agerkari digitalean bisitak errepikatzen dituztenen kopurua %9 igo da. Daukagun audientziaren %50 fidela da eta egunero aukeratzen du komunikabide hau informatzeko. Proiektua, beraz, errotuta dago.  Horren adierazgarridira, esaterako, 2015ean %3 gehitu zirela bisitak. Komunikabidearen finkatzea errealitatea da.

Mugalariren izaeraren ezaugarria bere leloak erakusten du; pertsonen kazetaritza.  Atzean dauden profesionalek albisteak gizatasunez lantzen dituzte eta dagoeneko komunitateak bere egin duen marka eratu dute. Grafikoek duten kalitatea, diseinu garbia,  webgunearen erabilgarritasuna eta publizitateak eskaintzen duen inbertsioaren itzulkin ezin hobea azpimarratzekoak dira produktu on eta tratamendu bereziarekin batera.

LOGOS MUGALARI5

LOGO MUGALARI · Niko Vázquez (grafixmo.com)

· Komunitatearena · Mugalari pertsonengana heltzen da, komunitatearena delako, inklusiboa eta herritarrekin etengabeko harremanean dagoelako. Bere indargune nagusietako bat, webguneko atal ezberdinetan parte hartzen duten 200 kolaboratzaile inguru dira. Baldintzarik ipini barik, prest daude, euren iritzia emateko, bidaiak kontatzeko, literatura testuak idazteko eta lehen eskuko informazioa emateko.

Gizatasuna darion marka osotzeko, Mugalarik ez du bere eremua Durangaldera bakarrik mugatzen. Komunikabide zabala da, muga bakoa, eta informazioaren garrantzia da lehentasuna. Bere izenak argi erakusten du: Mugalarik ez dauka mugarik.

Gaurtik aurrera, atal berria estreinatzen dugu eta proiektua  bereziagoa izango da. Bilbao izena dauka eta Bizkaiko hiriburuko egunerokotasuna izango du oinarri. Bestetik, apurka apurka ezagutzera emango ditugun proiektu berritzaileak lantzen ere bagabiltza.

“Eskerrona, bihotzaren oroimena da”. Beraz, eskerrik asko zuri!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu