Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:13 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Julen Ozaeta · «Dagoeneko hiru urte jarraian daramatzat postu berdina lortzen Sorginen Lasterketan»

 

Julen Ozaeta

Julen Ozaeta

Denboraldia bukatzen doa eta azken lasterketetan sartu gara. Aste honetan, aspaldi itxaroten nenbilen Sorginen Lasterketa ospatu da Axpen (Atxondon). Zita berezia da niretzako, etxekoa, entrenamendu lekua, eta aurten gainera berritasun pilarekin etorri da: Anbotora igoera, «speaker» bikaina (Aitor Elduaien), faboritoen aurkezpena, parte hartzaile guztiak horiz jantzita, paellada… Lan ederra Oier, Garazi, Juan eta antolakuntza osoak egin duena.

SL, mendialdiak.com (1)

Julen Ozaeta metan. · ARGAZKIA · Amaia Larruzea (mendialdiak.com)

Baina eguraldia ez zen lagun izan eta Anbotoko igoera kentzearen erabakia hartu behar izan zuten. Nire ustez erabaki logikoa eta sentsuduna, bertatik entrenatzen dudalako eta badakidalako zein arriskutsua den jeitsiera. Hala ere, oso lasterketa polita irten zen Arrazola eta Urkiolako parajeetatik (17km eta 1000+). Maila aldetik ere aurrera pausu handia izan du lasterketak: Aritz Egea, Joanes, Ekaitz Kortazar, Mimenza, Javi Dominguez, Ander Cangas, Aitziber Ibarbia, Ainhoa Lendinez,…

Lasterketa ikaragarri azkar irten zen Joanes oso fuerte tiraka jarri zelako. Handik aurrera aldapa luzea Zabalandiraino eta berriz ere jeitsiera azkarra Artolako azken igoera egiteko. Igoeretan lortutako abantaila kontrolatu eta arriskatu gabe Axpeko helmugara heldu nintzen bigarren postua lortuz. Aritzek garaipena lortu eta Joanesek podiuma bete zuen… Dagoeneko 3 urte jarraian daramatzat postu berdina lortzen, baina egunen batean lortuko dudan esperantza daukat, lehen esan bezala niretzako berezia delako.

SL, mendialdiak.com (6)

Ozaeta podioan. · ARGAZKIA · Amaia Larruzea (mendialdiak.com)

Orain, beste 2 lasterketa ditut jarraian, Añanako maratoi erdia eta Gorbeia Suzien. Lehenengora iazko garaipena defendatzera joango naiz, eta Gorbeiara aldiz ahalik eta maila altuera ematera, gogortasun berezia eta maila ikaragarria duelako. Ondoren, agian Italia aldera joango naiz Limone-n ospatuko den munduko kopako proba egitera eta urriaren bukaeran Montseny-ko maratoian parte hartuko dut, Espainiako Kopako azken proba delako eta azken podium-erako aukerak ditudalako, nahiz eta txikiak izan.

Hauekin, bukaera emango diot denboraldi luze honi eta deskantsu labur baten ondoren, Krosak prestatzen hasiko naiz apurkanaka, berriz ere taldeko lagunekin atletismo pistan entrenatuz.

ZURE PUBLIZITATEA MUGALARIN IKUSTEN DA

Iurretako Udala

BANNER IURRETA JAIAK

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu