Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
10:16 am,
temperature icon 9°C
Humidity 70 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Kultur ondarea eta historia ibilian ezagutzeko proposamena dakar Durangaldeak Ondarearen Europako Jardunaldietan

I. Ellakuriaga

· Otxandio, Garai, Iurrreta, Izurtza, Mañaria, Berriz, Zaldibar eta Elorriok parte hartu dute Gerediaga Elkarteak koordinatutako ekimenean

“Etxetik kanpo” leloarekin, migrazioa eta kultura-ondarea izango dira aurtengo edizioan antolatutako jardueren oinarria. Durangaldean, oinez egiteko ibilbideak diseinatu ditugu. Herrietako lekuak bisitatzeko aukera izateaz gain, leku horietako historia eta istorioak ezagutzera emateko erabiliko dugu. Gainera, leku bakoitzeko historiarekin lotura duten pertsonajeak ere ibilbideetako protagonista bihurtuko ditugu.

Jardunaldiak_2016_triptiko-1

· Otxandio  – Otxandioko bonbardaketaren aztarnak ·

Urriak 2, igandea .11:00 Euskaraz / 12:30 Gazteleraz

Ibilbide erreza – Topalekua: Otxandioko plaza

Gerra guztiek pertsonen joan-etorriak eragiten dituzte. Otxandiokoa Euskadin airez egindako lehen bonbardaketa izan zen eta 61 pertsona hil ziren. Otxandioko hiribilduan zehar egingo den ibilbidean gertakari tragiko haretako istorioak eta erasoak utzitako aztarnak ezagutzeko aukera izango da.

· Elorrio – Urrunetik heldutako auzokide ezezagun eta exotiko horiek. Jauregien lorategieteako zuhaitzak ·

Urriak 15, 16, 22 – Gazteleraz –  11:00 eta 16:30

Urriak 23 – Euskaraz – 11:00 eta 16:30

Topalekua:  Elorrioko turismo bulegoa

Elorrioko jauregietako lorategietatik paseoan ibiltzea proposatzen du ibilbide honek. Lorategiak eurak kultura, estiloa garaia, eta hainbatetan arte-sortzailaren orijinaltasuna  erakusten duen sorkuntza lan modura ulertzeko aukera emango dio bisitariari.

· Izurtza-Mañaria ·

Urriak 22, larunbata – 11:00etatik 13:00era Euskaraz  16:00tatik 19:00era Gazteleraz

19:30ean Organo kontzertua Diego Amezua Bizkaiko Organo Lagunen Elkartearen eskutik.

Topalekua: Izurtzako udaletxean

Izurtzatik Mañariara bide laua dago, baina istorio asko jasotzen dira.  Bizkaiko barroko estiloko organorik handiena entzuteko aukera ere egongo da egunean bertan. Idazle  bi nabarmentzen dira ibilbide honetan: Nikolas Alzola Gerediaga «Bitaño» Izurtzako euskal idazle, margolari eta euskaltzain urgazlea eta Evaristo Bustintza “Kirikiño” (bere jaiotzaren 150. Urteurrena beteko da gainera urriaren 26an). Baina Francisco Etxanobe Abaroa Urkiolako bidearen proeiktua burutu zuen lan-maisuak ere interesgarri eging zaie askori.

· Iurreta-Garai · 

Urriak 23, igandea – 10:00etik 13:30era Gazteleraz

Urriak 29, larunbata – 16:00etik 19:30era Euskaraz

Topalekua: Iurretako San Migel plazan

Bi herrietako plazak oinez lotuko dituzte ibilbide honetan.  XVII. Mendeko baserriko elementu arkitektonikoak ikusteko aukera izateaz gain,  Euskadi Saria eskuratu zuen Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelaino artean?” liburuan aipatzen den Hilarion Sarrionandia frantziskotarra edota  Maria del Carmen de Gurtubay y Alzola Iurretako lehen markesa izendatu zutenaren istorioak ezagutuko dituzte.

· Zaldibar – Berriz ·

Urriak 29, larunbata 10:00etik 13:00etara Euskaraz

Urriak 30, igandea, 10:00etatik 13:00etara Gazteleraz

Topalekua: Zaldibarko San Andres Eliza

Ibilbide honetan pertsonaia esanguratsu asko ezagutzeko aukera dago: Zaldibarko leinu arteko gerretako protagonistak, bainuetxerea etorritako bisitari ilustreak, Victor Garitaonandia Argia astekariaren sortzailea, Luz Zalduegi albaitaritza ikasketak amaitu zituen lehen emakumea, Margarita Maturana Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea, Juan Ramon Iturriza historialaria, Martina Ibaibarriaga gerrilaria edota Berrizko Markesa.

· Izena-ematea · Ibilbideetan partehartzea doakoa da, baina izena eman behar da aurrez  leku kopuru mugatua delako.

Emailez:  ejardunaldiak@gmail.com

Telefonoz: 673 005 981

(Elorrioko ibilbideak, aldiz, aparteko izen-ematea dauka: Elorrio Turismo 946 820 164 info@elorrioturismo.eus)

 

ERREBONBILOAK ELORRIO BANNER

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu