Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
12:51 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Txistu Egunaren XVI. edizioa ospatuko da larunbatean Amorebieta-Etxanon

Mugalari

Udazken Txistu Taldeak aurten ere Txistu Eguna antolatuko du larunbatean,  irailaren 24an. XVI. edizio honetan txistuaren zabalkundearen alde lan egitea da jardunaldi honen helburu.

20160922_104954

Txistu Egunaren helburua herritik zehar txistu talde ezberdinak egun berean entzuteko aukera eskaintzea da. Gure herritarrei txistu soinuaz gozatzeko aukera eder bat ematea.

Horregatik irailaren 24ean 7 txistu bandek parte hartuko dute Txistu Egunean. Honexek izango dira:

Eibarko Usartza Txistu Taldea

Gasteizko Adurtza Txistu Taldea

Barakaldoko udal txistulari banda

Bermeoko Kankinkabara Taldea

Mundakako Jose Mari Egileor Txistulari Taldea

Durangoko Jaizale Txistu Taldea

Amorebieta-Etxanoko Udazken Txistu Taldea

 

Egitaraua honako hau izango da:

17:00h-18:00h.- Txistu talde bakoitza herriko alderdi ezberdinetatik kalejira : herri erdia, Ogenbarrena, Gane, Ixer, Vivendas de Vizcaya, Zubibitarte eta Andrandi.

18:30h-22:00h.-Talde guztien kalejira herritik zehar: Udaletxea, Luis Urrengoetxea, Euskal Herria plaza (txistu saioa), Bide baltza, Gregorio Mendibil, Gernika plaza (txistu saioa), Gudari (txistu saioa), ogenbarrena (txistu saioa),  Txiki eta Otaegi, Harrison parkea (txistu saioa).

· Udazken Txistulari Taldea · Txistua herri folklorearen elementu garrantzitsu bat da eta bera zabaltzea eta herriko bizitzan uztartzea nahi da.

Horretarako, urteko igande guztietan, abuztuan izan ezik, kalejira jotzen da eta era berean, Amorebieta-Etxanoko auzoetako jaietara ere joaten da.

Horrez gain, urtero Karmengo Jaietan Txistularien Kontzertu Nagusia antolatzen dugu, eta bertan txistulariez gain, metalek, abesbatzak, dantzariek, erraldoiek eta kantariek parte hartzen dute.

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

Bilatu