OEJ 2016 · Otxandioko bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutzeko doako bisita

Izaskun Ellakuriaga

Asteburu honetan Otxandion 1936ko uztailaren 22an izan zen bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutzeko aukera dago. “Etxetik kanpo” leloarekin urrian zehar egingo diren Ondarearen Europako Jardunaldien barruan antolatu den ekintzetako bat da.

 

Bisita ordu t’erdikoa da. Bonbardaketak utzitako aztarnez aparte herriko ondare esanguratsuena ere ezagutzeko aukera izango da. Urriaren 2an, goizeko 11:00etan eta 12:30ean egingo dira bisitak, euskaraz eta gazteleraz. Dagoeneko, baina, gaztelerazko bisitarako lekuak bete dira. Beraz, euskarazkoan bakarrik eman daiteke izena. Horretarako, 673005981 telefono zenbakian izena eman behar da aurrez.

Ondarearen Europako Jardunaldiak Gerediaga elkartearen eskutik eskualdeko zortzi herritan egingo dira: Otxandio, Elorrio, Iurreta, Garai, Berriz, Zaldibar, Mañaria eta Izurtzan. Durangoko turismo bulegoak ere bi jardunaldi antolatu ditu. Eta Bizkaian zehar doako 300 ekintza inguru antolatu dira. Bizkaiko Foru Aldundiak liburuxka berezia argitaratu du ekintza guztiekin.

http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/19_9_116__11_19_8_Folleto%20OEJ-JEP2016.pdf

Publizitatea

ERREBONBILOAK ELORRIO BANNER

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,

One Response to “OEJ 2016 · Otxandioko bonbardaketak utzitako aztarnak ezagutzeko doako bisita”

  1. Ander dice:

    Sin duda serán unas jornadas interesantes.
    Aprovecho la ocasión para agradecer y valorar el escrito de Iñaki Astoreka con el cual me identifico.
    Si España es una democracia que se reconozca que el golpe de Estado y todo lo posterior estuvo mal. (que se reconozca y que se ayude a las víctimas, a buscar a sus familiares etc… )
    Ellos y ellas dieron la vida por su libertad y por la nuestra.

Responder a Ander

- Obligatorio

- Obligatorio