Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
2:01 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 17 Km/h

Martxan da Durangaldeko Maketa Lehiaketaren laugarren edizioa

Mugalari

Amorebieta-Etxanoko, Abadiñoko, Durangoko eta Iurretako gazteria sailek abian jarri dute Durangaldeko Maketa Lehiaketaren laugarren edizioa. Iaz, Desore taldeak irabazi zuen.

Desore

Desore taldea.

Azaroaren 11ra arte, estilo guztietako musika jotzen duten musika taldeek izen ematea egin ahal izango dute, baldin eta ezein zigiluk argitaratutako diskorik eta ezein motatako diskografia-kontraturik ez badute.

Bandaren kide erdiak, ahal dela, 18 eta 35 urte bitartekoak izango dira, eta taldekideetako bat ere ez da lehiaketan parte hartzen duten taldeetako bitan baino gehiagotan arituko.

· 1.500 euro · Talderik onenak 1.500 euroko saria jasoko du eta euskaraz dagoen abestirik onenak, berriz, 500 euroko saria.

Musikaren alorreko profesionalek eta antolatzaileen arteko teknikariek osatuko dute epaimahaia. 9 aukeraketa egingo dute bidaltzen diren maketen artean, ahotsaren nortasunaren, exekuzioaren kalitatearen (erritmoa, afinazioa, koordinazioa) eta konponketen aberastasunaren (egiturak, harmonia-sekuentziak eta estiloari egokitutako akordeak) arloko irizpideei eta zuzeneko lanean erakusten duten potentzialari erreparatuta.

Kontzerturako errepertorioaren iraupena 40 minutukoa izango da, eta kontzertu bakoitzean lau bertsio sartu ahal izango ditu taldeak gehien jota. Gainerakoek beraien gai orijinalak izan beharko dute.

· Autobus zerbitzua · Azaroaren 16an hautatzen diren taldeen izenak jakinaraziko dira. Talde hauek zuzeneko emanaldia eskainiko dute Zelaietako kontzertu gelan (Amorebieta-Etxano). Autobus zerbitzua jarriko da lehiaketa antolatzen duten beste herrietatik zuzeneko ekitaldi horietara joan nahi dutenentzat.

Talde parte-hartzaileek ametxgazteria.net webgunean deskargatu beharko dute inskripzioa eta taldeko 3 kanta aurkeztu beharko dute artxibo konprimitu baten.

Publizitatea

BANNER OSKARA SAN AGUSTIN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu