ABADIÑO · Katalamixon Aisialdia Elkartea gaur aurkeztuko dute

kata

I. Ellakuriaga

Bi hitzordu izango dira aurkezpenerako: 18:00etan Zelaietan, Txanporta kultur etxean eta 19:00etan Matienan Errota Kultur etxean.

Orain dala bi urte Abadiñon auzo ezberdinetako gazteak elkar ezagutu eta aisialdi alternatibo bat eskaintzeko helburuarekin begirale gazte talde bat elkartu eta Abadiñoko gaztetxoei asialdi euskalduna eskaintzen hasi ziren. Bi urteko esperientzia abiapuntu, talde modura eratzea erabaki dute eta Katalamixon Aisialdi Taldea sortu dute.

Abadiñoko gazteek aisialdi euskalduna izaten jarraitzen dute helburu izaten eta “herritik eta herriarentzako” izango den aisialdia eskainiko dutela iragarri dute. Gazteak beraien aisialdiaren partaide izatera animatu gura dituzte eta parte hartzea sustatu.

Katalamixon Aisialdi Elkartearen aurkezpen gaur egingo dute Zelaietan eta Matienan.

Publizitatea

GOGORATU BIHAR

BANNER OSKARA SAN AGUSTIN

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.