Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
8:25 am,
temperature icon 7°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

DURANGOKO GAU KROSA · «Zapatuko lasterketa berezian parte hartzera animatzen zaituztet guztioi!»

D.G.K.

Zapatu honetan, urriaren 29an ospatuko den Durangoko Gau Krosean parte hartuko dut aurten ere, bai! Korrikalari profesionala izan ez arren, noizean behin korrika egitera joatea gustatzen zait, batzuetan bakarrik bestetan lagun talde batekin ordea.

Mapa

Beste lasterketa batzuetan ere parte hartu dut sekula, Bilboko Herri krosean esaterako, federatuta egon ez harren lasterketa herrikoiek sortzen duten giroa gustuko baitut. Xarma horrek hain zuzen ere bultzatzen dit korrika egitera, nahiz eta noski, lasterketetan ditudan emozioak egun normaletakoak baino izugarri handiagoak izan!

Joan den urtean gehien gustatu zitzaidana, jai giroa izan zen, hara non Durangoko jaiak bukatu eta aje guztiak kentzeko jai giroko ekitaldi osasuntsu bat! Goienkaletik gora, kale guztia jendez beteta, korrikalarioi animatzen, postuak garrantzia txikiena ere izan gabe, motibazioz beteriko oihuek lasterketa bukatzeko behar genuen indarra emanik. Ezkurdiko tunel ilun hark ezuztean hartu ninduen! Baina zer esan, lasterketa honek espektakulu ugari izan zituen.

Foto1

Ikusleen animoez gain noski, iluntasunean koloretako argitxoek sortzen zuten distira izan zen gustukoen izan nuena, bide izkinetan zeudenak eta baita korrika genbilenok ere argiztatzen genuen Durango, Santa Anako arku azpitik pasa eta arku guztia argiztatuta ikustea zer esanik ez! Aurten entzun dudanez, Dj bat izango dugu lasterketa animatzen gainera.

Nik nire inskripzioa egina daukat onezkero, korrika egiteko zapatilak ipini eta 4,5 kilometroko lasterketa egiteko prest! Lehenengo etxeko txikitxoenei animatzera, eta ondoren, 20.00tan guk disfrutatzera!

Durangarra izan edo ez izan, zapatuko lasterketa berezian parte hartzera animatzen zaituztet guztioi!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu