Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
3:10 am,
temperature icon 11°C
Humidity 90 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Euskal kulturaren aldeko «inurri-lana» aitortuko du Argizaiola Sariak Durangon

Mugalari

1992. urtea geroztik Durangoko Azokak “Argizaiola omen-saria” banatzen du urtero. Sari horrekin Gerediaga Elkarteak urte txarretan, “gau beltzean”, argia izan direnak oroitu gura ditu. Arlo ezberdinetako pertsona ugarik jaso dute orain arte saria: idazleak, kazetariak, musikariak, Ikerlariak, irakasleak e.a. Aurten, Argizaiola 25. aldiz emango dute.

Euretariko asko oso ezagunak dira, beste batzuk ezagunak bai baina euren arloetan. Baina badaude gure gizartean, hainbat bider aipatzen dugun gau horretan, benetan argia izan zirenak-direnak, eta esker onik inoiz jaso ez dutenak.

Gure euskal eta euskarazko mundu hau ehunka “inurrik” egindako lanaren emaitza da. Kultur elkarteetan orduak eta orduak sartu dituztenak, gau eskolak eta antzerako lanak urteetan mantendu dituztenak, liburu, liburuxka, egunkariak, aldizkariak eta antzerako argitalpenak plazaratu dituztenak, ekintzak ezagutzera emateko hormatan milioika kartel jarri dituztenak…

Inurri horiek ere euren argizaiola jasotzeko ordua heldu da eta, ondorioz, aurtengo argizaiola omen saria inurriek, hau da, oinarrizko kultur langileek, jasoko dute. Milaka dira omenduak izan daitezkeen inurriak, baina denen izenean lurralde bakoitzeko pertsona batek jasoko du saria.

INURRI

Pertsona horien guztien izenean, beraz, honako pertsonek jasoko dute saria:

· Kepa Mendia Landa (Araba) · Gasteizen jaioa 1952an euskara ez zekien familia batean. Bere familiak XIX. mendean sortutako eta XX. mendearen hasieran Gasteizen finkatutako “Optica Landa” denda zuen. 1969tik 1973era Madrilen ikasi zuen optika eta bertan euskaltzaletu zen eta euskara ikasi. Optika ikasketak bukatu ondoren Madrilen gelditu zen eta ekonomia ikasketak egin zituen.

1976. urtean itzuli zen Gasteizera. Itzuli eta “Joan Bautista Gamiz” izeneko euskalduntze-alfabetatze taldearekin lanean hasi zen. Henrike Knorr-ek zuzentzen zuen talde hau 1977an Arabako AEK antolatzerakoan koordinadora hartan integratzen dira. Hurrengo urteetan erakunde honetako hainbat eta hainbat ekitaldietako laguntzaile izan zen Kepa Mendia.

Urte honetan, 1977an, Gasteizko seminarioan, Mitxelenaren gidaritzapean, UPV-EHUk sortu berri zuen euskal filologiaren ikasketetan matrikulatu eta burutu zituen. Geroztik publizitate arloan hasi zen lanean. Lan honetan ahalegin berezia garatu zuen, berak eta bere ingurukoak asmatuta eta prestatuz, euskarazko publizitatea bultzatzen.

1984an bere familiako “Mendia optika” dendaren kudeaketa hartu zuen bere gain. Lan berri honetan euskarazko komertzioa bultzatzen aitzindaria bihurtu zen. Merkataritzan egindako lana dela eta 2010an Lazarraga saria jaso zuen eta 2014an “Bai euskarari” ziurtagiria.

· Justo Alberdi Artetxe (Bizkaia) · Iurretan jaioa 1945an. Administratiboa ogibidez. Gaztetatik Herri Gaztedi, Gerediaga, Mikel Deuna dantza taldea, Iurretako jai batzordeetan eta beste elkarte batzuetan herrigintza eta kulturgintza lanean aritu da. 1967an Iurretako ikastolako sortzaile eta urte askotan juntakide izandakoa.

Euskalduntze-alfabetatze mugimenduko sorrerako partaide. Gau eskoletako irakasle Iurretan, Durangaldeko koordinadore ohia eta AEK-ko kidea izandakoa. Bertsolaritzaren bultzatzailea, herriko lehen bertso eskolako kidea, bertsolari elkarteko kide eta sorreran partaide izandakoa.

· Jaime Albillos Arnaiz (Gipuzkoa) · Donostian jaioa 1931n. Ingeniari ikasketak burutu zituen eta marrazki industrialeko irakaslea izan da ogibidez. 50. eta 60.ko hamarkadan Donostiako Goizaldi dantza taldeko kidea izan zen. Bertan dantza maisua eta beste hainbat ardura izan zituen.

Dantzari eta dantza maisu izateaz gain, euskal folklore ikertzea izan zuen gogoko eta ondorioz 60.ko hamarkadan hainbat dantza eta ohitura filmatu zituen Euskal Herrian zehar. Bizi guztian heraldika, banderak eta euskal sinboloak izan ditu bere iker eremu.

· Patxika Erramuzpe (Ipar Euskal Herria) · Angelun bizi den olerkari honek lan kolektibotan plazaratu ditu bere olerkiak. 60ko hamarkadan Iparraldeko euskal kultur mugimenduko ekintzailea dugu Patxika.

Hamarkada gatz hartako azken urteetan abeslari gisa plazaz plaza ibili zen. 1971 eta 1972an Manex Pagola, Pantxoa eta Pello, Ugutz Robles-Arangiz, Iñaki Urtziberea, Benito Lertxundi, Xabier Lete eta Lourdes Iriondorekin batera “Zapiribai” kantu-ikuskizunean parte hartu zuen eta 1975an, Ortziken izenekoan ere bai. 1976 eta 1979an disko txiki bi argitaratu zituen.

Hamarkada honetan sortu berria zen Seaska erakundearen alde Patxika Erramuzpe eta Gexan Lantzirik “Kantuz Kantu” diskoa grabatu zuten. Kantu horiek Ipar Euskal Herriko ikastolen sorreran laguntza handikoak izan ziren, haurrentzat euskarazko materiala sortzeko behar larria zegoen garaian. 80ko hamarkada erdian “Alfer” ipuin ilustratuen bilduma kaleratu zuten Elkar argitaletxearekin.

· Carmen Belaza (Nafarroa) · Iruñean jaioa 1950. urtean. 16 urterekin antzerki munduan hasia eta bere bizitza guztia mundu honen inguruan, amateur gisa, bizi izan du. Esan beharrik ere ez dago ibilbide honetan “Amadis de Gaula” eta beste hainbat antzerki taldeko partaide eta laguntzailea izan dela baina bereziki azpimarratzekoa da Obanos herrian urte birik behin antzezten den “El Misterio de Obanos” antzezpenarekiko duen lotura antzezle, prestatzaile eta antolatzaile bezala.

Kulturarekiko duen konpromisoak eraman dio bere bizitza guztian bizitokia duen Iruñeako Arrotxapea auzoko herri mugimenduekin lan ugari burutzera. Ez du ezagutzen euskara, baina hizkuntz horretarantz duen aldeko jarrerak eraman zion 1976. urtean Iruñeako Errotxapeako ikastolako sortzailetariko bat izatera eta bere seme-alabak hizkuntza horretan hezitzera.

· Jose Ramon Zengotitabengoa (diaspora) · Bizkaiko Zaldibar herrian 1938an jaioa eta Abadiñon hazia. Gaztetatik Ameriketara joana eta enpresa gizona bezala Chicagon [USA] aritua. “Society for Basque Studies in America” elkarteko bultzatzailea eta Ameriketatik proiektuaren babeslea.

1984. urtean Basterretxea, Mendiburu eta Larrearen eskulturen erakusketa bultzatu zuen AEBtan. Ondoren burutu zuen, 1990ean, artzainen omenezko monumentua. Renoko Euskal Ikasketen Zentroko batzordekidea izana da eta baita NABOkoa. Erakunde bi hauek antolatu eta bultzatutako hainbat ekintzetako partaide izandakoa.

BANNER PISO ON

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu