Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:46 am,
temperature icon 11°C
Humidity 86 %
Ráfagas de viento: 31 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Garik disko lasaia argitaratu du Durangoko Azokarako

Iñigo Astiz

Berdin du nork sortzen dituen, abestiak beti dira behar dituenarenak. Gariren disko berria entzuten duen edonork igarriko du, ordea, Garik berak ere behar zituela kanta hauek oraingoan, eta Keats poetak poesiari eskatzen zion naturaltasunez sortu dituela guztiak horregatik. Sortu zaizkiola. “Poesia –kasu honetan musika– berez jaio behar da, zuhaitzetako hostoak bezala; bestela, hobe da ez inola jaiotzea”. Hori da sentsazioa diskoa zabaltzen duen Ya sé abestitik hasi eta diskoa ixten duen Zerura kantara arte, Garik abestietan zentratu duelako bere indar sortzaile guztia. Abestiz abesti osatu du diskoa. Beharrez behar. Eta ausartuko naiz idaztera, azkenean, hostoz hosto.

Gari_Maldanbera1_ARG_Iker Basterretxea

Gari & Maldanbera · PHOTO · Iker Basterretxea

Nostalgiarik ez. Hiru hamarkadako ibilbidearen ostean zazpi pop kanta eder hauen bidez aurrera begira jartzeko beharra sentitu du musikariak; bultzada horretatik sortu da diskoa, eta etorkizunerantz lerratuta igar daiteke horregatik diskoa. Kantetan zentratua, eta etorkizunerantz lerratua. Baina Gariren kasuan, ezinbestean, atzean utzitakoari begiratzeko modu bat gehiago baino ez da aurrera begira jartze hori, eta inozentzia faltsurik ez, ondorioz.

Honezkero Garik ongi ikasia baitu diskoari izenburua ematen dion Estutu kantako bertsolerroen egia: “laztan bakoitzak du bere korapiloa”. Baina horrek ez dio eragozten diskoko lelorik sentikor eta goxoena ere hain justu kanta horretan abestea. “Estutu nazazu zure kontra, zurekin itxaron nahi dut datorrena”. Behar zuen, eta sortu du. Sortu zaio.

Naturaltasuna aipatu dugu, eta beraz, naturala dirudi azken emaitzak ere: orain arteko Garirik helduenak sortu du orain arteko Gariren diskorik helduena. Orain behar dituen beste edonorentzat ere izango dira bere abestiak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu