Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
8:23 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 72 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Mallabiko baserrietako lanabesei buruzko lana argitaratu dute hiztegi itxuran

Mugalari

Pello Mugarza, Justo Azagirre eta Jesus Mari Uribelarrean mallabitarrek herriko baserrietan aurkitu dituzten lanabesak eta bestelakoak jaso dituzte liburu baten. Udalak argitaratu du lana Gerediaga Elkartearen lankidetzarekin.

baserri_Mallabia

Mallabia. · ARGAZKIA · Gerediaga Elkartea

Urteetan ibili dira baserri tresnak aurkitzen, sailkatzen, argazkiak ateratzen eta zertarako erabiltzen ziren edo diren informazioa batzen. Guztia, hiztegi itxuran batu dute eta “Baserriko lanabesak, tresnak eta trepetxuek” izeneko liburua plazaratu dute.

Banan banan aurkitu dituzten lanabes guztien argazkiak, deskripzioak eta eduki ahal izan dituzten izendapen ezberdinak nabarmendu dituzte.

Mallabiko Udalak herriko etxe guztietan banatuko du liburuaren ale bat. Durangoko Azokan, bestetik, Gerediaga Elkartearen standean izango da salgai.

AMANKOMUNAZGOAREN BANNERRA mugalari

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu