Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
3:08 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 78 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Liburua, diskoa eta DVDa Oskorriren «despedidia» kontatzeko

Mugalari

Urtebete pasatu da Oskorri taldeak eszenatokiei agur esan zienetik. Euskal Herrian zehar kontzertu sorta eskaini ostean, Bilboko Arriaga Antzokian egin zuten azkena. Orain, «Hauxe da despedidia» izenburupean eta  formatu berezi batean –idatzizko oroitzapenak, DVD eta CD- jasota dago azken kontzertua. Durangoko Azokako nobedadeetako bat izango da.

1971. urtean jarri zen martxan Oskorriren ontzia, martxoaren 25ean Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan lehen kontzertua eskaini zutenean.

Singladura honetan zehar ehunka kantu jaso eta konposatu, eta ikuskizun apartak antolatu ditu taldeak, alaitasun eta sentimenduz beteriko uneak han-hemenka barreiatuz. Gure herriaren momentu eta pertsona bakoitzarentzat kantu bat dutela dirudi, eta bata bestearen ondoan ipinita, gure herriaren historia kontatu litekeela ematen du. Kantuak herriarentzat eta, batez ere, kantuak herritarrentzat, euren ametsak elikatzeko, euren ahaleginetan laguntzeko, euren doluetan kontsolatzeko.

OSKORRI_HAUXE_DA_DESPIDIDIA-22

Horrela, Oskorriren abestiak, denon oroitzapenetan iltzatuta daude, gure ondasun komuna balira bezala. Oskorririk gabeko lehen urteurrenean argitaratzen da Hauxe da despedidia, taldearen eta herriaren azken 45 urteko historia biltzen duen lana. Pasa den urteko azaroak 22an Bilboko Arriaga Antzokian zuzenean grabatutako kontzertua DVD eta CD formatuetan eskaintzen da, hala nola ibilbidean zehar egindako grabaketa eta kolaborazio ineditoz osatutako bigarren CD bat ere, oroitzapen gozo hau betirako gorde dezagun.

BANNER IURRETA

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu