Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
6:06 am,
temperature icon 11°C
Humidity 88 %
Ráfagas de viento: 33 Km/h

#MAITEDUGUAZOKA · Ikasle uholde batek eman dio hasiera Durangoko Azokako 51. edizioari, Karrika Antzerki Taldearen eskutik

Mugalari

· Milaka ikasle elkartu dira gaur goizean Landako Gunean eta gainontzeko espazioetan. Arratsaldean euskara ikasten ari diren helduen taldeen txanda izango da

· Bihar ekitaldiz lepo izango dugu eguna: Euskararen Nazioarteko Egunagaz lotutako kalejira, Argizaiola Sariak, Zea Maysen kontzertua, Game Erauntsia taldearen bideo-joko goiza, Ahotsenearen eguneroko maratoia, Kameratoiaren hasiera, Gogoetaren Guneko lehenengo saioa eta abar

Atzera-kontua amaitu DA! Hasi da Durangoko Azokaren 51. edizioa! Goizeko 10:30ak jo orduko, ikasle-uholde bat sartu da Landako Gunera, erakusleihoen arteko kaleak betez. Donostia 2016ren ekarpenez, Karrika Antzerki Taldeak hasiera ikusgarria eman dio aurtengo kulturaren plazari, Deshakespearezioa obraren pasarte bat egokituz hitzordu honetarako: sua, malabareak, hankapaloak… eta kitto, zabaldu dira Durangoko Azokako ateak! Ondo etorri, eta azoka on danori!

sarrera ekitaldia 16_5681 copia txiki

Ikasle Eguna Azokan. · ARGAZKIA · Txelu Angoitia

Euskal Herriko bazter askotatik etorritako ikasleek bete dute Lanko Gunea eta Azokako gainontzeko espazioak. Hainbat tailer izan dituzte eskura: robotikaren mundua, komiki tailerra, euskal kantagintza, literatura tailerra, Josu Bergararen kontzertua, Revolta Permanent zuzenean… Mila ikaslek baino gehiagok parte hartu dute jardueretan (sei milak eman zuten izena bertan parte hartzeko), baina askoz gehiago izan dira Euskal Herri osoko ikastetxeetatik etorritakoak.

Revolta Permanent Taldeak

Revolta Permanent Ahotsenean. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Arratsaldean helduen txanda izango da. Lehenengo aldiz, euskara ikasten ari diren ikasleek tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: bikoizketa tailerrak, hip-hop tailerra, Listoriatura bisita gidatua, wikipedian editatzeko maratoia…

Eta noski, horrez gain, eskaintza ugaria izango dugu Azokan, publiko eta gustu guztietarako. 19:00etan inaugurazio ofizialaren txanda izango da, Areto Nagusian, erakunde publikoen ordezkarien aldetik.

AZOKA2016 Bingen Zupiria Nerea Mujika

Inaugurazio ofiziala. · ARGAZKIA · I. Gorriti

· Abenduaren 3a, egitarau potoloa eta kalejirez betea · Bihar, abenduak 3, egitarau potoloa izango dugu Azokan. Areto Nagusian Gogoetaren Plazaren lehenengo saioa izango da. Goizean Istorio bat… nola kontatu solasaldia izango dugu, Elena Odriozola (ilustratzailea) eta Koldo Amestoy (ipuin kontalaria) kideen eskutik, Juan Luis Zabalak gidatuta. Arratsaldean, 18:30ean, Telebista, gaur eta bihar mahaingurua izango dugu, honakoen eskutik: Xabier Landabidea (Deustuko Unibertsitatea), Andoni Aranburu (ETB) eta Ximun Carrere (Kanaldude), Marijo Deograciasek gidatuta.

Kabi@n bideo-joko eguna izango da 11:00etatik aurrera, Game Erauntsia taldearen eskutik. Arrastian honakoaz hausnartuko dute: badago bideojokorik euskaraz?

Saguganbaran ere ez da ekitaldirik faltako. Goizean hiru ipuin kontaketa egongo dira, eta arratsaldean beste bi. Horrez gain, 16:00etan Arbi Liburu Interkatiboak aurkeztuko dira, Iker Burgueraren eskutik.

Ahotsenea kontzertuz lepo egongo da: Keu Agirretxea, Inun, Joseba B. Lenoir, Eraso… eta maratoia amaitzeko, 19:40etan Kokein taldearen azken lana. Solasaldien lekuan, izen handiak izango ditugu egun osoan zehar: Arantxa Urretabizkaia, Harkaitz Cano, Eric Dicharry, Jakoba Errekondo, Unai Iturriaga, Unai Gaztelumendi, Miren Gorrotxategi…

INUN

Inun zornotzarra. · ARGAZKIA · I. Gorriti

 

Irudienean egitarau oparoa izango dugu. 11:30ean Mundu bat ahoz aho dokumentalaren estreinaldia izango dugu, Beñat Gaztelumendi zuzendariak aurkeztua. 19:30ean Sipo phantasma filma aurkeztuko du Koldo Almandozek. Horrez gain, Kameratoia lehiaketaren aurkezpena egingo da.

Szenatokian oso ekitaldi berezia izango dugu, aurtengo Argizaiola Sarien gala. 20:00etan hasiko da San Agustin Kulturgunean, eta sarituak euskararen eta euskal kulturaren alde lan egin duten «inurriak» izango dira. Euren izenean, honakoek jasoko dute saria: Justo Alberdi (Bizkaia), Kepa Mendia (Araba), Jaime Albillos (Gipuzkoa), Mari Carmen Belaza (Nafarroa), Patxika Erramuzpe (Ipar Euskal Herria) eta Jose Ramon Zengotitabengoa (euskal diaspora).

Azken txanpa, gauero bezala, Plateruenan izango dugu. 23:00etan Zea Mays taldeak Harro diska aurkeztuko du. Sarrerak salgai 10 euroan webgunean, 12 euro txarteldegian.

Zea Mays BBK by Iban Gorriti 2012

Zea Mays. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Azokatik kanpo ere, hainbat jarduera izango ditugu. Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Pokelekeleke taldeak Durangoko bazterrak girotuko ditu, 12:00etan Landakotik abiatuta. Agirre Lehendakariaren erakusketa ere bihar bertan inauguratuko da, 12:00etan elkartegiaren aurrean. Horren ostean lehendakariaren erraldoiarekin kalejira egingo dute Landako aurretik.

Amaitzeko, 20:00etan Txistua XXI. mendean kontzertua egongo da, Uribarriko Andra Mari Basilikan, Silboberri Txistu Elkarteak antolatuta.

22:00etan Ezkurdiko Jai-Alai frontoian Benito Lertxundiren kontzertua egongo da (sarrera 25 euro beheko gradan, 18 euro goikoan).

Banner Azoka

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu