Larunbata,
2024ko Apirilak20

MugaKultura

loader-image
Durango
11:18 am,
temperature icon 14°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

GUTUNA · “Kalera, kalera” Durangoko azokan konpromisoen bila

Testua eta argazkiak · Kalera Kalera

Badator Kalera! Iheslarien itzulera zein euskal preso politiko guztien askatasuna aldarrikatzeko mobilizazio eta ekimenak zabalduko dira datozen asteetan Euskal Herriko txoko guztietan.

IMG-20161205-WA0016

 

Egitasmo honetan, gaur, hemen Durangon bezala, milaka kandelen sugarra eta kanta bat izango dira gure tresna bakarrak.“Kalera, kalera, borrokalari kalera” kanta, hainbat euskal belaunaldi lotzen dituen abestia eta amnistia nahiz askatasunaren aldeko borrokaren ereserkia dugu. Sugarra izango da ekinbidearen ikurra, askatasunaren sinboloa, amnistiaren nazioarteko ikur den kandelakoa.

Dei egiten diogu euskal gizarteari “Kalera, kalera! Bakea ta askatasuna irabaztera” izeneko dinamikaren baitan antolatuko diren ekitaldi eta mobilizazioetan parte har dezan. Presoen askatasunarekin euskal gizarte osoak bakea eta askatasuna eskuratzen ditu, eta, era berean, presoak askatzea beharrezkoa da bakearen eta askatasunaren alde borrokatzen jarrai dezaten.

IMG-20161205-WA0018

Guztion konpromisoak beharrezkoak izango dira honetarako, guk gureak hartzeko prest gaude. Errepresioa, espetxea eta erbestea ezagutu dugunok argi utzi nahi dugu ez goazela etxera, kalera goazela borrokatzen jarraitzera.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu