Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
8:51 am,
temperature icon 9°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Amorebieta-Etxanok aparkalekuen seinaleztapena ugaritu du segurtasuna handitu eta gidariei denbora eta dirua aurrezteko

Amorebieta-Etxanoko Udalak herriko aparkalekuak seinaleztatzeko plana osatu du ibilgailuak haietara bideratuko dituzten 43 seinale bertikal jarriz.  

2016.12.07 señalización

Horrela, aparkatzeko leku bila egiten den denbora eta ibilbideak laburtu nahi dira (erregai gutxiago kontsumituz) ibilgailuak aparkatzeko leku librea duten aparkalekuetara bideratuz. Ildo beretik, Udalak airearen kalitatea hobetzeko egindako apustuari eusten dio, trafikoak eragindako zarata txikiagotuz eta segurtasuna handituz. Aparkaleku bila egiten diren joan-etorriak gutxituz, herriaren erdigunean dabiltzan auto kopurua murrizten da eta oinezkoen segurtasuna handitzen da.

Ekintza hau Bidean Planaren barruan kokatzen da. Beste batzuen artean plan honek ondoko ekintzak jasotzen ditu: herriaren erdigunean abiadura gehienez 30 km/orduko izatea, herriaren sarreran aparkatzeko zenbat leku dauden jakinarazten duten bost informazio panel digital jartzea edota oinezkoen pasabideetako argiztapena hobetzea.

Amorebieta-Etxano aparkatzeko plazen okupazioari buruzko informazioa ematen duten seinaleak dituen inguruko herri bakarra da.  Bataz beste aparkalekuak %39an beteta egon izan dira martxan jarri zenetik.

Guztira, Ixer, Zubiondo, Ibaizabal, Betarragane, Elizondo eta Nafarroa batuta dauden aparkatzeko plazak 500 dira, denak doakoak. Horrela, Amorebieta-Etxanoko Udalak zornotzarren eskariari erantzuten die eta herrian doako aparkalekuak ezarri ditu. Gainera, TAOrik ez duen inguruko herri bakarra da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu