Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
10:31 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 0 Km/h

DURANGOKO MERINALDEAREN AMANKOMUNAZGOA · Elikadurari buruzko ekintza plana

Mugalari

Elikaduraren gaiaren gainean sentsibilizatuta, Global Action Plan (GAP) erakundeak FACT! programa jarri du martxan Durangaldean. Programa horren helburua da familiei elikatze-ohiturak hobetzen laguntzea, ingurumenean, klima- aldaketan, elikadura-hondakinen produkzioan eta osasunean diren eraginak murrizte aldera. Parte hartzeko Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoaren web orrialdea bisitatzea besterik ez duzu eta bertan izena eman: http://www.mdurango.org/

Mancomunidad IBAN GORRITI 12

FAOren arabera, mundu mailan gizakientzako ekoiztutako elikagaien ia herena hondatu edo galdu egiten da. Europako Batzordearen ustez, Europan galera horren baliokidea da urtean 170 milioi tona CO2 isurtzea edo ekoiztutako elikagaien %30-%50 artean hondakin bilakatzea. Etxeak dira alferrik galdutakoaren %42aren erantzule, elikagaien industriak %39 botatzen du, jatetxeek eta elikagai zerbitzuek %14, eta saltokiek eta banatzaileek %5. Datu horiei guztiei gehitu behar diegu elikagaiak ekoitzi diren lekutik kontsumituko diren lekuraino behar den garraioak sortzen dituen negutegi efektuko gasen isurketa.

Bestalde, kontuan hartzen baditugu elikadurarekin loturiko osasun arazo nagusietako bi (gizentasuna eta bi motako diabetesa), kalkulatu da horrekin loturiko urteko osasun gastua EBn ia 300.000 milioi eurokoa dela.

Publizitatea

Banner ABadiño Navidad

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu