Larunbata,
2024ko Apirilak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:01 am,
temperature icon 11°C
Humidity 94 %
Ráfagas de viento: 14 Km/h

Asteburu honetan Elkartasun egunak Abadiñon

Asier Aspuru

Bi eguneko egitarau zabal batekin, euskal preso eta iheslarien eskubideen aldeko egunak ospatuko dituzte herriko auzo desberdinetan zehar.

Abenduaren 9an emango diote hasiera Abadiñon aurtengo Elkartasun Egunei. Urtero bezala, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko egitarau zabal bat antolatu dute, bi eguneko iraupena izango duena.

Ostiralean Preso eta iheslariak Euskal Herrian aske lelopean konzentrazioa burutuko dute Matienan 20:00etan.

unnamed (1)

Ondoren Zalduerreka elkartean pintxo-potea izango dute bertara hurbiltzen direnek eta egunari amaiera emateko bertso-saio eder bat izango da, 22:00etan. Bertan Jon Maia, Miren Amuriza, Sustrai Colina eta Aitor Bizkarrak parte hartuko dute, Endika Zarrabeitia izango dutelarik gai-jartzaile.

BERTSOLARITZA, BERTSOLARIS, BERTSOS

Miren Amuriza. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Abenduaren 10ean,berriz, Zelaietan ospatuko dira ekimen gehienak. 12:00etan kalejira izango da Muntsaratzetik hasita. Eguerdian bazkaria egingo dute probalekuan eta honen ostean, ekitaldia eta bingo musikalean parte hartzeko aukera izango da. Hauek bukatzean, Txapito Guzman elektrotxarangak auzoko kaleak alaituko ditu eta amaitzeko, kontzertuak izango dira Gaztetxean 22.00etan: Kohatu, Skover, Baske Street Boys eta DJ Alus.

Baske

Baske Street Boys.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu