Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
11:32 am,
temperature icon 13°C
Humidity 77 %
Ráfagas de viento: 9 Km/h

Elorrioko Elikagai Bankuarekin hitzarmena luzatu du Udalak

Mugalari

2014ean ekimena abian jarri zenetik gaur arte, hilabetero, batez beste bederatzi bat familiari ematen zaie laguntza.

Elorrioko hainbat herritarren egoera ekonomiko latza neurri batean leundu asmoz, Elorrioko Elikagaien Bankuarekin hitzarmena luzatu du Elorrioko Udalak. Hitzarmenean orain arte bidelagun izandako Eroski Fundazioak eta Kainabera Gobernuz Kanpoko Erakundeak ere parte hartu dute.

Akordio berriak 2018ko urtarrilaren 31ra arte iraungo du, betiere egoerak bere horretan dirauen artean. Elorrioko udaletxean izandako sinadura-ekitaldian Idoia Buruaga Elorrioko alkatea eta Xabier Dominguez Gizarte Arloko zinegotzia, Alejandro Martinez Eroski Fundazioko zuzendari orokorra eta Jesus Mari Lertxundi Kainaberako zuzendaria izan dira.

IMG_4779

· Batez beste, bederatzi familiei laguntza · 2014ean ekimena abian jarri zenetik gaur arte, hilabetero, batez beste bederatzi bat familiari ematen zaie laguntza. Kopurua bere horretan mantentzen den heinean, laguntza jasotzen duten familiak aldatuz doaz.

Udalaren iritziz, horrek argi uzten du Elorrion badirela benetako eta oinarrizko beharrizanak dituzten hainbat herrikide: “Horrelako egoeran bizi diren familiak ditugun bitartean elikagai bankua ezinbesteko tresna izango da, baina, edonola ere, helburu nagusia proiektu honen beharrik inork ez izatea den heinean, udal honek pobrezia gainditzeko bideak lantzen jarraituko du”, adierazi du Xabier Dominguezek.

Publizitatea

pubicidad1000x135mancisidor

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu