Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
5:57 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 62 %
Ráfagas de viento: 74 Km/h

OTXANDION AZOKA · Gabonetarako Euskal Herriko produkturik onenak erosteko aukera igandean

Izaskun Ellakuriaga

Kementsu Elkarteak antolatuta, igandean, abenduaren 11n,  baserriko produktuen azoka egingo da Otxandion. Gabonetako erosketei begira Euskal Herrian ekoiztutako jatekorik onenak aukeran izango dute erosleek. Guztira, 40 postu inguru izango da.

IMG-20161208-WA0005

Baserriko produktuez gain, artisautza azoka ere egongo da. Igandean jendea Otxandiora erakarteko asmoz, gainera, kirol proba garrantzitsuak antolatu dituzte.

· Herri kirola · Eguerdiko 12:00etan hasita harrijasotzaileak eta aizkolariak izango dira protagonista herriko plazan. Herri Kirol hauetako txapelketen finalerdiak ikusteko aukera egongo da.

Bien bitartean, kale animazioa eta umeentzat Nirea eta Haziren bitarteaz tailer bereziak antolatuko dira. Azoka egunari amaiera emoteko, Txapito Guzman taldearekin erromeria izango da arratsaldeko 5etatik aurrera.

Publizitatea

Banner Berriz

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu