Osteguna,
2024ko Apirilak25

MugaKultura

loader-image
Durango
6:05 pm,
temperature icon 12°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 15 Km/h

Kontzertu batekin hasiko da larunbatean Abadiñoko Gabonetako egitaraua

Mugalari

De Norte a Sur taldearen kontzertu batekin hasiko da Errotan hilaren 17an Abadiñoko Udalak prestatutako Gabonetako Egitaraua, guztira hamabost ekitaldiz osatua eta gehienbat bat umeei zuzendua, Jai Batzordeko zinegotzi Ima Zapardiezek gaur esan duenez.

Olentzero abenduaren 24an ibiliko da Abadiñoko kaleetan eta Errege Magoak urtarrilaren 5ean. Umeendako Gabonetako Parkea zabalik egongo da abenduaren 27, 28 eta 29an Traña-Matienako frontoian, 11:30etatik 13:30etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta doan izango da. Txu-txu tren batek erabiliko ditu umeak Zelaietatik Traña-Matienara, eta alderantziz.

Gorakada

ARGAZKIA · Gorakada

Urtarrilaren 3an, Abadiñoko Gorakada taldeak “Titirikontu kontari” lana antzeztuko du umeentzat Errotan (sarrera: euro batekoa); abenduaren 31an zinea eskainiko da, eta abenduaren 21ean ipuin kontalari baten saioa.

Nagusientzat, Julio Veiga piano-joleak eta Jon Montero abeslariak kontzertu bat eskainiko dute abenduaren 23an Errotan; hilaren 28an, berriz, beste hainbeste egingo dute Zelaietako elizan Ana Belén García organo-joleak eta Garikoitz Mendizabal txistulariak. Kirol ekitaldiak ere izango dira, hala nola Arte Martzialetako Abadiñoko III.

Errota 2

Errota Kultur Etxea. · ARGAZKIA · I. Gorriti

Opena abenduaren 17an, Gabon lasterketa bat abenduaren 24an, eskola mailako xake txapelketa hilaren 18an, Abadiño Cup 28an, eta Saskibaloi Txapelketa Triangularra urtarrilaren 4an.

Abenduaren 20tik urtarrilaren 9ra arte Errotan egongo dira ikusgai Abadiñoko Udalak antolatutako postal lehiaketara aurkeztutako lanak. Abenduaren 20an banatuko dira postal lehiaketako eta egutegi lehiaketako sariak.

Banner ABadiño Navidad

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas:

Bilatu