Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
5:25 pm,
temperature icon 19°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 75 Km/h

#BILBAO · Euskal Herriko Unibertsitateko ikerlan batek aztertu du euskarak zer-nolako lekua betetzen duen gazteen unibertsoan

 

Mugalari 

“Gu gazteok” deritzo ikerlanak eta abenduaren 19an aurkeztuko da, eguerdiko 12etan, Euskaltzaindiak eta Sabino Arana Fundazioak antolatutako mintegiaren baitan

Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatuta, “Gu gazteok”, nola bizi [dugu/gara] euskara(z)? – “Nosotros los jóvenes”, ¿cómo vivimos el/en euskera? izeneko jardunaldia izango da datorren astelehenean, abenduaren 19an, eguerdiko 12etatik 13:45era, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan.

ETB_TribuarenBerbak_KikeAmonarriz_4_foto610x342

Jardunaldian, Kike Amonarriz soziolinguista eta EiTBko aurkezleak eta Jone Miren Hernández EHUko Gizarte Antropologiako irakasleak jardungo dute hizlari. Mintegi horretan, “Gu gazteok” izeneko ikerlanaren emaitzak aurkeztuko dira. Euskal Herriko Unibertsitateak gauzatu du ikerketa, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren laguntzaz, eta bertan, euskarak gaztetxoen unibertsoan zer-nolako lekua betetzen duen aztertu da.

12 eta 14 urte arteko nerabeak laginketaren oinarritzat hartu ditu ikerlanak. Hala, ikerlanari esker, gaztetxo horien euskararekiko harremanen eta eguneroko bizipenen berri jakin dezakegu. Gazteon eguneroko bizimoduari lotutako datu esanguratsuak jaso eta mahai gainean jarri dira diren-direnean, hausnarketarako abiapuntutzat harturik. Hausnarketa horren xede nagusia euskararen gizarte-normalizazioa lortzea da.

BANNER Olajauregi BODAS

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu