Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
2:56 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 11 Km/h

Amorebieta-Etxanok Zornotzako Nazioarteko krosaren 63. edizioa hartuko du

600 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute Amorebieta-Etxanoko Jauregibarriko zelaian, igandean, 2017ko urtarrilaren 8an izango den Zornotzako Nazioarteko Krosaren 63.edizioan.

Cross 2017

Hamaika froga izango ditu txapelketak. Infantil-kadeteak hasiko dira, gero alebin neska eta mutilak eta jarraian juvenil-juniorrak. Ondoren, 1,9 kilometrotako lasterketa paralinpikoa egingo da bigarren urtez eta jarraian 4,7 kilometrotako herri-lasterketa nahi duen pertsonari zabaldua.

Emakumezko froga absolutoak 8,7 kilometro izango ditu eta gizonezkoak 10,7 kilometro. Zornotzako belarrezko zirkuitotik, munduko onenetarikoa, nazioarteko eta estatu mailako atleta nabarmenenak pasatuko dira.

· Erreferente · Zirkuito hau atletismoaren arloan erreferente bihurtu da eta Europako Atletismo Federazioaren egutegian sartuta dago, baita Espainiako, Euskal Herriko eta Bizkaiko Federazioarenean ere.

BANNER AMETX ZORNOTZA ARETOA

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu