Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
6:13 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 87 %
Ráfagas de viento: 10 Km/h

GAZTERIA · Durangoko Udal Bibliotekak eta Kultura eta Immigrazioa Sailek, elkarlanean, I. Book Trailer lehiaketa antolatu dute

 

Mugalari

Book Trailer Lehiaketa gazteen artean balioak eta irakurzaletasuna sustatzeko helburua duen hezkuntza proiektu bat da. 12 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta, liburuen laburpena aurkezteko bideoak egiteko prozesua baliatuz, asmoa da gazteak errealitate desberdinetara hurbiltzea, elkarrizketarako, analisirako eta ulermen kritikorako gaitasuna garatzea, baita enpatia eta arrazoibide morala ere. Halaber, unibertsaltzat hartzen diren jarrera eta balioak garatzeko ekimen egokia dela esan daiteke.    

Bombardeo 2

Durangoko bonbardaketa.

Lehiaketaren lehen edizio honetarako aukeratu diren langaiak izango dira gerrak, jazarpenen edota giza eskubideak masiboki urratzearen ondorioz nahitaez migratu behar duten pertsonen egoerak eta kultura-artekotasuna. Beraz, Durangoko bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, mugimendu migratzaileez hausnartzeko gune bat sortu gura dugu, gizarte zibilarengan eragina duten eta oinarrizko giza eskubideen urraketa larriak gertatzen diren munduko gatazka armatuen ondorioz sortzen diren mugimenduez, hain zuzen ere.

Halaber, kulturaren eta bakearen oinarrizko printzipioetan sakontzeko asmoa dugu; eta kontzientzia publiko baten alde egin, tolerantzia, kulturen arteko elkarrizketa, elkartasuna eta pertsona guztiek eskubide eta aukera berdinak izatea zein garrantzitsuak diren ikusarazteko.

Book Trailer lehiaketa honen edizioa martxoaren 10ean amaituko da, azken eguna izango baita gazteek lanak entregatzeko.

Parte hartu nahi duten gazteek banaka edo taldeka (2-3 pertsona) egin ahalko dute, eta adinaren araberako kategoria bi izango dira:

A kategoria: 12-15 urte.

B kategoria: 16-20 urte.

Rueda de prensa DURANGO BOOK TRAILER 2

Sari banaketa Durangoko bonbardaketa gogorarazteko martxoaren 31ren astean egingo diren ekimenen baitan izango da. Kategoria bietako saria tablet bat izango da partaide bakoitzarentzat. Halaber, euskarazko bideo onenari sari berezia emango zaio, abentura kamera bat taldekide bakoitzarentzat. Azkenik, sari banaketa ekitaldia ikustera joan den publikoak emandako saria ere banatuko da, Durangoko Arteka liburu-dendan erosteko 50 euroko bonoa.

Booktrailerrak egitea errazagoa izan dadin, parte hartzaileei 20 liburudun zerrenda emango zaie, 10 euskaraz idatzitakoak eta 10 gaztelaniaz. Gaiak kultura-artekotasuna eta gerrak izango dira. Sormen prozesuan laguntzeko, tailerrak eskainiko zaizkie gazteei, teknikak landu eta eta tresnak emateko.

Informazioa jasotzeko edo tailerretan parte hartzeko mezua bidali behar da  durangobooktrailer@gmail.com helbidera.

 

Publizitatea

Jesuitak Durango

Ate irekiak, Urtarrilaren 25ean arratsaldeko 18.00etan

BANNER JESUITAK

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu