Ostirala,
2024ko Apirilak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:16 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 72 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

HILETA ELIZKIZUNA BIHAR · Iurretako Mikel Urresti ‘gizon bihozkorra’ hil da

Mugalari

Gaur martitzenez, hilak 31a, 87 urte ebazala hil da Bilbon Mikel Urresti Elizbarrutiko abadea. Ea hogei urtez Misioetako Bilboko ordezkaria izan zan. Hileta elizkizuna bihar, otsailaren 1ean, Iurretako Mikel Goi Aingeruaren parrokian izango da arratsaldeko seiretan.

«Gizon bihozkorra eta persona ona» horixe da Mikel Urresti ezagutu eben personen ahoetatik entzuten dan lehenengo berbea. Misioetako Bilboko arduraduna izan zan ea 20 urtez eta erreferente garbia Misinoetan lan egin dabenentzat.

Feli Martin, Misioetako gaur egungo arduradunak 80ko hamarkadan ezagutu eban, Ordezkaritzan bertan, Mikelek heziketa taldeak antolatzen ebazan lekuan. Feliren esanetan oso persona ekintzakorra eta eraginkorra zan gazteentzat, eta beti egoan misioetako familien alboan, «beti adi», dino.

Urrestik laikoak aukeratu ebazan Misioen ordezkaritzearen lehenengo urteetako antolakuntzarako. «Oso lan ona egin eban – dino Felik- eta oraindino gaur be orduko frutuak eskuratzen gabilz», zehazten dau. Misioetako proiektuak aurrera atarateko dirua ondo heltzeko ardurea hartzen eban eta ñabardura txikienak be aintzakotzat eukiten ebazan.

Mikel_Urresti

Mikel Urresti iurretarra. · PHOTO · Bilboko Elizbarrutia

Juan Paulo II. Aita Santuaren bisitaldiaren ardurea

Mugalari

Mikel Urresti Iurretan jaio zan 1929ko azaroaren 27an eta 1953ko ekainaren 28an abadetu zan Bilboko Santiago katedralean. 1954tik 1978ra, Los Rios eta Venezuelan egon zan misiolari.

Ondoren, Erromara joan zan ikasketak burutzera. Itzultzerakoan, Zornotzako Andra Maria parrokian egon zan eta ondoren, Durangoko basilikan (1978-1981).

1981etik 2000.era Misioetako Bilboko arduraduna izan zan eta 1982an Juan Paulo II.a Loiolara etorri zanean bisitaren ardurea hartu eban.

1987tik 1990era, Bilboko San Fernando abade taldeko kidea izan zan eta 1991tik 94ra Arrankudiagako parrokoa. Horrez ganera, Pastoral Kontseiluko kidea izan zan (1991-1996) eta 2001 urtera arte, Abadeen Kontseiluko kidea. 2000. urteko Jubileuan Eleizbarrutiko Ordezkaria izan zan eta 2004, urtean jubilau zan arte, Arakaldoko parrokiako Administratzailea izan zan.

Publizitatea

Kurutziaga Ikastola · Durango

IKASTOLA KURUTZIAGA Publizitatea mugalari1000X135

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu