Zaldai Mendi Erronka 2017 Iurretan

zaldai

Testua · Zaldai Mendi Taldea

Mendizaletasuna bultzatzeko eta gure inguruko mendiak ezagutzera emateko, nahi duen guztiak parte har dezakeen erronka berri baten berri emana nahi dizuegu:

ZALDAI MENDI ERRONKA 2017

Hurrengo lerroetan erronkaren zehetasun guztiak:

Helburua: Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez Euskal Herriko zein Pirinioetako mendi desbedinak ezagutzea da erronka honen helburua.

Nork parte hartu dezake: Bazkide zein ez bazkide diren adin tarte guztientzako dago zabalik.

Noiz: Martxoaren 1etik Azaroaren 30era arte.

Erronka: 9 hilabeteko tartean, aurrez emandako zerrenda batetako Euskal Herriko zein Pirinioeoetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez. Egun bakarrean mendi tontor bat igo ahalko da bakarrik.

18 urtetik beherakoek, 5 mendi gutxienez 3 herrialdetakoak izan behar direlarik.

18 urtetik gorakoek, 10 mendi gutxienez 5 herrialdetakoak izan behar direlarik.

IMG-20170203-WA0003

IRUDIA · Eñaut Aiartzaguena (@irribarrez)

Mendi tontorren zerrenda:

Bizkaia: Anboto, Lekanda, Iturrigorri, Alluitz, Gallanda

Gipuzkoa: Aitxuri, Ganboa, Txindoki, Balerdi, Hernio

Araba: Aratz, San Tirso, Peña del Castillo, Toloño, Eskutxi

Nafarroa: Hiru errege mahaia, Arlas, Kartxela, Beriain, Saioa

Iparraldea: Orhi, Otsogorrigaina, Binbaleta, Iparla, Larhun

Pirinioak: Aneto, Ponte perdido, Madaleta, Vignemale, Tallon

Izen ematea: zaldai@hotmail.com helbidera izena, abizenak, adina, herria bidali beharko da.

9 hilabete horien tartean.

Nola parte hartu: Behin izena emanda tontorreko argazkia bidali beharko da zaldai@hotmail.com helbidera edo facebooken #zaldaimendierronka2017 hitzarekin argitaratu. Mendia igotzen den bakoitzean edo denak batera egin daiteke.

Mendi Tontorretako Txartela: Izena ematean Zaldaiko Mendi Tontorretako Txartelak bidaliko zaizkie emailez parte hartzaileei, sinbolikoki bada ere lehiaketaz haratago txartelen erabilpena sustatzeko.

Sari Banaketa: Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute Abenduan ospatuko den I. Mendi Astearen barruan.

Publizitatea

BAGOAZ BIDAIAK

BANNER SAN BLAS BAGOAZ BUENO

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.
Etiquetas: ,