Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
3:41 pm,
temperature icon 14°C
Humidity 48 %
Ráfagas de viento: 12 Km/h

GUTUNA · EH BILDU ABADIÑO · Astolako igerilekuko zerbitzuen tarifak inguruko garestienak dira

BILDU LOGO

Testua · EH Bildu

Abadiñoko igerilekuko zerbitzuak inguruko garestienak dira, eta horren erantzukizun zuzena udal gobernu taldearena da, izan ere, tarifa horiek udalaren eskumena den ordenantza fiskal bidez erregulatzen dira.

Joan den hilabetean izan genuen aukera tarifa horiek berrikusi eta egokitzeko aukera, baina igerilekuak kudeatzen dituen enpresak udalari egindako proposamena soilik irten zen aurrera, hau da, zerbitzu ezberdinak paketeka saldu ahal izatea.

Abadiñoko EH Bilduk igerilekuko egoeraren inguruko hausnarketa sakona egiteko beharrizana azpimarratu zuen (aspaldidanik ez da egin): erabilpenei buruzko informazioa aztertu, urteroko sarrera/gastuen balantzea ikusi, tarifak egokiak diren edo ez aztertu, eta orduan erabakiak hartzea. Guzti hau, enpresaren irabaziei begiratu beharrean, erabiltzaileei kalitatezko zerbitzu bat emateko helburuarekin.

Beste herri batzuetan beste tarifa batzuk egotea posible baldin bada, gure herrian zergatik ez? Gaia bere horretan geratu da, eta gobernu taldearen aldetik momentuz ez dago jardun honi ekiteko inongo asmorik. Argi dago, kaltetuak, instalazio hori erabiltzen duten herritarrak dira.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu