Ostirala,
2024ko Martxoak29

MugaKultura

loader-image
Durango
11:58 am,
temperature icon 13°C
Humidity 73 %
Ráfagas de viento: 29 Km/h

LAB: «Elorrioko Metal Smelting enpresan hildako langilearen heriotza salatu nahi dugu»

LAB

Testua · LAB 

Elorriokoarekin, 8 dira 2017an zehar Euskal Herrian laneko istripuz hil diren langileak. Istripu gehienen atzean bezala, kasu honetan ere, enpresaren egoera, lan baldintzen prekarietatea, laneko erritmo bortitzak, lan gainkargak… salatu behar ditugu.

Bide horretan, Metal Smelting-eko langileek badute zer esana. Lehen Fundiciones San Eloy zena, konkurtso gogor eta luze baten ondoren, Metal Smelting-eko jabeak erosi zuen. Langileen arteko tentsioak, etorkizunaren belztasuna, eguneroko ika-mikak, negoziazioak… une gogorrak bizi izan zituzten; eta, gaur egun ere, ondorioak pairatzen dituzte.

Enpresa berriak egindako lehen gauza kaleratzeak eta lan baldintzen okertzea izan zen; baita beldurraren politika aplikatzea ere.

Presioa, laneko erritmoak, prebentzioarik eza… guztiz salagarriak dira enpresa honetan. 2014ko urrian laneko heriotza bat egon zen eta LABek, orduan ere, argi eta garbi salatu genuen egoera. Administrazioek ordea, horrelako jardunak txalotu egiten dituzte, besteak beste, Bizkaiko Foru Aldundiak enpresa 2016ko ekainean diruz laguntzeko erabakia publiko egin zuen. Beste behin ere, politikariak kapitala babesten ikusi ditugu, langileak eta haien bizitzen gainetik.

Langileok ezin dugu onartu urtero istripuen kopuru hau. Ezin ditugu kapitalaren mesedetan diharduten politikak jasan. Presioekin, laneko erritmo bortitzekin, beldurraren politikaren… bukatu beharra dugu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu