Osteguna,
2024ko Apirilak18

MugaKultura

loader-image
Durango
8:55 am,
temperature icon 10°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 13 Km/h

IKASLE ABERTZALEAK: «LOMCEri ez! Gure hezkuntza eredu propioa eraiki dezagun»

IA

Testua · Ikasle Abertzaleak

Gaurko honetan zita garrantzitsua dugu ikasleok Euskal Herriko hamaika txokotan. Otsailean zehar Herrialde Katalanetako zein Galiziako ikasleekin batera kaleak hartu ditugu Hego Euskal Herriko ikasleok. Izan ere, aurten are ikasle gehiago izango dira erasotuak LOMCE legearen aplikazioaren bitartez, EAEn Heziberri izenpean ezartzen ari direna eta estatu Espainiarreko gobernuak aurkeztu duen hezkuntza itun berriaren oinarri dena.

IMG-20170223-WA0023

2016-2017 kurtso honetan, hain zuzen ere, LOMCE legeak zehaztutako edukien eta kurtso amaierako errebaliden aplikazio zuzena ematen ari da. Aplikazio hauek egun inposatua izan den hezkuntza sistemaren baitan ulertzen ditugu, kapitalismoaren logikan aritzen den eta estatu espainiarreko elite ekonomikoei mesede egiten dion hezkuntza sistemaren baitan hain justu. Ikasleak lehiakortasunean eta indibidualtasunean hezituko dituen eta gure herriaren nazio izaera alde batera utziko duen hezkuntza sistema honi aurre egiteko beharra ikusten dugu; heziguneetan, ikasleria, hezkuntza komunitatearekin batera, LOMCEren aurkako borrokara salto egiteko premia dugu.

IMG-20170223-WA0021

Horregatik, lege arrotzen kontra egiteko herri zapalduentzako nazio zein klase askatasuna aldarrikatzea ezinbesteko zaigu, baita zapalduen arteko batasunez ekitea ere. Tokian tokiko errealitateak ulertzearekin batera, herriaren askatasunera bideratua egongo den hezkuntza eraikitzeari ekingo diogu, ikasleen arteko elkartasunean oinarrituko dena.

IMG_20170223_120224

Ikastetxeetan antolatzen hasiak gara, LOMCEren aurkako asanbladak sortu ditugu, kaleak ere aldarri honekin bete ditugu eta ez gara geldirik geratuko. Lomceren aurkako borroka urteetan zehar erdigunean kokatu izan dugu, bada ordua behingoz erreformari era praktiko batean aurre egiteko, desobedientzia tresna dugularik eta hau dela medio hezkuntza sistema inposatu hau apurtzeko eta gure hezkuntza eredu propioa eraikitzeko ordua heldu zaigu.

IMG_20170223_120246

Azkenik, gure babes guztia adierazi nahi diegu, Herri Unibertsitatearen harira, gaurko honetan San Mameseko fakultatea okupatu eta desalojatuak izan diren ikasle guztiei. Ikasleon eskubideen defentsan LOMCEri, Heziberriri eta hezkuntza sistema inposatuari desobedientzia! Gure hezkuntza eredu propioa eraiki dezagun!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu