Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
4:35 pm,
temperature icon 18°C
Humidity 58 %
Ráfagas de viento: 75 Km/h

#BILBAO · Durangoko Bartolome Ertzilla Gazte Orkestra aurten ere Musika-Músika jaialdian izango da

Bartolome Ertzilla Musika Eskola eta Kontserbatorioko Gazte Orkestra aurten ere MUSIKA-MÚSICA 2017 Jaialdian izango da, 3.urtez, Kontserbatorioei dagokien sailean. Jaialdi entzutetsu hau, Bilboko Euskalduna Jauregian izango da, martxoaren 3, 4 eta 5ean, Bilbao 700 Fundazioak antolaturik.

2002an ospatu zen estreinakoz eta ordutik, prestijio eta ospea bereganatuz joan da edizioz edizio, mundu mailako musikari ezagun eta garratzitsuenek parte hartzen dutelarik. Gainera, berrikuntzak ere izan ditu azken edizioetan, hala nola “auzoz auzo“ atala eta baita hitzaldi zein familientzako kontzertuak ere.

·Bohemia · Jaialdi berezia da Musika-Musica jaialdia, izan ere edizio bakoitzean musikaren historiari dagokion garai, gai zein konpositorea izaten baitu ardatz. Aurtean Bohemia izango du ardatz. Era berean, 3 egunean zehar eguerdian hasi eta iluntzeraino izaten dira kontzertuak, Euskalduna Jauregiko areto desberdinetan.

Bartolome Ertzillako Orkestrak Euskalduna Jauregiko Kioskoan joko du martxoaren 3an, arratsaldeko 19:30etan, Dvorak eta Smetanaren obrak interpretatuz. Musika Eskola eta Kontserbatorioko 18 ikaslek osatzen dute orkestra eta Eunate Zarrabeitia irakaslearen gidaritzapean.
Gure saioaz zein Jaialdi osoaz gozatzera animatu nahi zaituztegu, izan ere aukera paregabea baita musikara gerturatu, ezagutu eta gozatzeko. Sarreren prezioa 4 eta 12 euro bitartekoa da eta kontzertuen iraupena gehienez ere 50 minutukoa.

http://www.bilbao700.eus/musika-musica/2017/

BANNER Olajauregi BODAS

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu