Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
6:10 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 39 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

FRANCOREN BILOBARI GUTUNA · Donostia Saria jasoko du antzezlanak martxoaren 27an

Izaskun Ellakuriaga

Durangaldeko antzoki nagusietan ikusi ahal izan dugun antzezlanak Donostia Saria jasoko du aurten. Unai Iturriaga eta Igor Elortza durangarrek egin dute gidoia eta antzezle lanetan Berrizen bizi den Ander Lipus aktorea ere badago.

MEDIA

Artedrama (Bizkaia), Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa) eta Le Theatre de Pain (Lapurdi) antzerki taldeek elkarlanean taularatzen duten hirugarren lana da.  Dagoeneko, Durangaldean, Durango, Otxandio, Zornotza, Berriz eta Elorrion ikusi ahal izan da. Maiatzaren 5ean, Ermun izango da aukera berria ikusteko.

Nazioarteko Antzerkiaren Egunean, martxoaren 27an, jasoko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian saria: 12.000 euro eta Iñigo Manterolaren eskultura. Epaimahaiak antzezlana prestatzeko aurrez egindako ikerketa eta pertsonaien karakterizazioa nabarmendu ditu saria emateko.

· Kritika onak · Kritika onak izan ditu antzezlanak eta aretoak bete dituzten ikusleek berretsi egin dute Euskal Herrian egiten dabiltzan biran. “Frankismoa gainditziko terapia”, “Frankismoaren aztarnei so” edota “Frankismoaren herentzia salatzen duen antzezlana” modura definitu izan dute lana. Antzezlanaren sipnosian hauxe irakurri dezakegu:

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan.  Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala.

Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.

Informazio gehiago: www.artedrama.com / www.franco.eus

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu