Asteartea,
2024ko Apirilak23

MugaKultura

loader-image
Durango
9:35 am,
temperature icon 9°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

100 urte Durangoko Ampuero hil zela. Baina, nor zen?

Testua · Gerediaga Elkartea

Durangon, Pinondo parkean, arreta deitzen duen eraikin bat dago. Durangarrek «Etxe Zuri» modura ezagutzen dute. Bertakoa semea izan zen Jose Maria Ampuero.  Gutxik ezagutzen dute baina, euskal kulturaren alde Ampuerok egindakoak.

Ampuero, José María

Ampuero, José María. · PHOTO · Udal Artxiboa

Jose Mari Ampuero: Euskal kulturaren ekintzailea. [1837 / 1917]

Durangon, Pinondon dagoen «Etxe Zuria» jauregian 1837ko martxoaren 6an Jose Maria eta Victoriano bikiak jaio ziren, Jose Joaquin Ampuero Maguna eta Genara Antonia Jauregui Elgezabalen semeak. Victorianok ez zuen bizitza luzea izan; jaio eta 13 egunetara hil zen. Jose Mariari ere garai gogorrak bizitzea tokatu zitzaion, 1833an hasitako Karlistadak hain zuzen.

33 urte zituela, 1870eko abuztuaren 31n, Milagro Rio Aguerorekin ezkondu zen. Ezkontza honetatik sei seme-alaba izan zituzten, lau neska eta mutil bi.

· Karlista · Jose Maria karlista izan zen eta politikan partaidetza aktiboa izan zuen. Karlisten eta liberen arteko gerra sasoian Durangoko alkatea izan zen (1874) eta Bizkaiko  Merinaldeko batzarretako kidea (1875ean dimititu zuen). 1876an gerra amaituta, Durangotik Madrileko gorteetan diputatu probintziala izan zan 1881an. 1901ean Durangoko Udaleko zinegotzi kargua utzi zuen. Madrileko  gobernuarekin kontzertu ekonomikoa negoziatu zuen batzordeko kidea izan zen 1906an.

Euskararen babesle eta euskaltzale sutsua izan zen Jose Maria Ampuero. 1886an Anton Abaddiek bultzatuta Euskal Jaiak antolatu zituen Durangon eta 1891an Iurretan. Astarloaren omenez egin ziren Durangoko ekitaldiak. Aristides de Artiñanok euskararen aldeko akademia baten ideia plazaratu zuen orduan.  Pinondon dagoen Pablo Pedro Astarloaren irudia ere sasoi berdinekoa da, eta Felipe Arrese Beitiaren hitzekin eta Valentin Zubiaurreren musikarekin Astarloaren kantata argitaratu zuten.

Arresebeitia_Etxezurian

Felipe Arrese Beitia olerkiak errezitatzen Etxe Zuri jauregiko lorategietan. 1886 Euskal Jaiak. · ARGAZKIA · Gerediaga artxiboa

Bost urte beranduago, 1891ko irailean, Iurretan antolatutako Euskal Jaien bultzatzailea ere izan Jose Maria Ampuero.  Hilzorian zegoen Durangaldeko «Dantzari Dantza» eta «Ezpadantza» berreskuratzeko balio izan zuen.

1906an ere, Jose Maria Bernaola apaiza eta Ignacio Landazurirekin batera, Astarloaren heriotzaren mendeurreneko oroimen batzordeko kidea izan zen Jose Maria Ampuero.

Baserritarren aldeko elkarteak bultzatu zituen eta 1886an “Cartilla de Agricultor Bascongado para uso de nuestros labradores” liburua argitaratu zuen, eta 1909an euskaratu “Nezcazariyen cartilachua Bizcaico Eusqueran” izenburuarekin.

1917ko martxoaren 13an Durangon, berak 1891an berreraikitakoa “Etxe Zurian” hil zen. Durangoko euskaltzaleen artean garrantzia handiko pertsona izan zen. Bere heriotzaren ehungarrenean gogoratzea merezi du, beraz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu