Osteguna,
2024ko Martxoak28

MugaKultura

loader-image
Durango
9:16 pm,
temperature icon 15°C
Humidity 61 %
Ráfagas de viento: 63 Km/h

Durangaldeko txistulariek Iurretan ospatuko dute euren jaia

Izaskun Ellakuriaga

Aurten Iurretan daukate hitzordua eskualdeko txistulariek. Durangaldeko 62. Txistulari Eguna ospatuko dute. 1965. Urtean Abadiñon ospatzen hasi zirenetik, hirugarrenez egingo da Iurretan jaia martxoaren 19an, igandean.

Txistu

Tixtulari Eguna Iurretan · ARGAZKIA · J.A.A.

Durangaldeko herri guztietatik parte hartu dute ospakizunean, baina Gasteiz, Bilbo eta Ondarroako txistulariak ere izango dira. Guztira 65 lagunek parte hartu dute jaian, batzuk txistulariak, dantzariak, abeslariak edota bestelako musikariak.

Goizeko 10etan hasiko da jaia kalejirarekin, Montoiko zubitik Elizara. Meza ostean, 12:30ean, kontzertua izango da. Jaizale Durangaldeko txistulariek, Iurretako koruek Durangoko metalak eta Iurretako dantzariek parte hartuk dute.

Eleder Iturrieta eta Antton Mari Aldekoa-Otalora zuzendarien aginduetara 10 abestiz osotutako ikuskizuna eskainiko dute. Dantzari dantza, Zortziko, Joxe Migelen batela, Azken dantza, Neska zaharrak, Galtzaundi, Jai-jai, Azken agurraren negar, Txanton Piperri eta Club Mallabiena dira entzungai izango diren abestiak. Kontzertuaren ostean, ohiturari jarraituz, “Erregelak” dantzatuz amaituko dute jaia.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu