Ostirala,
2024ko Apirilak19

MugaKultura

loader-image
Durango
4:49 pm,
temperature icon 21°C
Humidity 34 %
Ráfagas de viento: 5 Km/h

Bernako zubia eraikitzeko lanak bukatu dira

Joan zen abuztuan Iurretako Udalak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak lankidetza hitzarmena sinatu zuten, udalerri biak lotzen dituen Fauste auzorako sarbidea den Bernako zubia eraikitzeko lanak gauzatzeko.Aurreko zubia oso txarto zegoen eta udalerri biek erabaki zuten sarrera berri bat eraikitzea sarbide berri bat sortuz.

Konponketa honetan betoi armatuzko harresi bat jarri da eta sistema berritzaile bat Krainer Horma izeneko 80 metroko harresi ekologiko bat. Sistema honetan,  egurrezko egitura batekin, elkarren artean lotutako enbor-sistema bat erabiltzen da eta enbor horien gainean, landare-lurrez estali ondoren, ibaiertzean berezkoak diren zuhaixka eta landareak jartzen dira. Honetaz gain 7 metroko taula jarri da plaka albeolarrekin,  sarbideetan 300 m2ko zolaketa berria jarri da, zuhaitzak el landareak landatu dira eta inguru osoa hobetu da.

Iurretako alkatea den Iñaki Totorikaguenak azaldu duenez “preminazko obra zen aurreko zubia oso egoera txarrean zegoelako. Sarbideaz gain eureka ingurua ere atondu da uberka hobetuz”.

Bernako zubia

Iñaki Totorikaguena eta Andoni Agirrebeitia jeltzaleak Bernako zubian.

Bestalde Andoni Agirrebeitiak, Amorebieta-Etxanoko alkateak udalerri bien arteko lankidetzaren garrantzia azpimarratu du “batez ere proiektu hau aurrera eramateko, ezinbestekoa dena herri bien auzokideen arteko komunikazioa hobetzeko”.

Alkate biak auzoan egon ziren obraren amaiera ikusten. Obra  zazpi astetan burutu da eta aurrekontua 155.365,62 eurokoa da, BEZa barne.  Udal bakoitzak %50a ordaindu du eta Bizkaiko Foru Aldundiko laguntza ere izan du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu