Asteazkena,
2024ko Apirilak24

MugaKultura

loader-image
Durango
11:23 am,
temperature icon 11°C
Humidity 59 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

BERTON BERTOKOA · Abadiñon eta Atxondon hitzaldi bana izango da martxoan

 

I. Ellakuriaga

Garaian garaiko eta berton bertokoa kontsumitzearen aldeko taldeak hitzaldiak antolatu ditu martxoaren 23an Abadiñon eta martxoaren 30ean Atxondon. Ikuspegi ezberdinetatik, bietan, eskoletako menuak izango dira aztergai.

Berton Bertokoa

Berton Bertokoa. · ARGAZKIA · Ainhoa Martin

Martxoaren 23an Abadiñoko Txanporta kultur Etxean izango da saioa. Seme-alaben elikadura hartuko dute berbagai eta horretarako “El plat o la vida” bideo emanaldia izango dute lehenengo. Sabelak bete eta pertsonak elikatzearen arteko ezberdintasuna erakusten du ikus-entzunezkoak. Ekitaldia doakoa izango da eta arratsaldeko 18:00etan hasiko da.

Martxoaren 30ean Atxondon izango da saioa. Bi zati nabarmen izango ditu. Lehenengo zatian, Atxondoko eta Abadiñoko eskoletako menuen gainean egin den ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte. Ikuspegi ezberdinak aintzat hartuta egin dute ikerketa, besteak beste, elikadura osagaiak, produktuen jatorria eta prestatzeko moduak. Ikerketaren aurkezpena egin eta gero, sukaldaritza tailerra egingo da. Akebaso jatetxeko Iñigo Fuertes Maguregi sukaldariak garaiko eta bertoko produktuak nola prestatu jakiteko irizpideak eskainiko ditu. Hitzordua, martxoaren 30ean, arratsaldeko 17:00etan, Atxondoko eskolan izango da.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu